Trapagaran
Albiste izango dira: Reala-Olympique Lyon, Tubos Reunidos, greba Frantzian eta Eñaut Elorrietaren disko berria
Hedabideetako gaurko lerroburu nagusiak, hitz bitan.
SEPI banan-banan batzartuko da Tubos Reunidosen interesa duten hiru inbertsore industrialekin, Ubarretxenaren arabera
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, azaldu du bilerak "laster" egingo direla. Halaber, Tubos Reunidosek SEPIrekin duen 150 milioi euroko zorrak enpresaren etorkizuna "baldintzatu" egingo duela adierazi du.
SEPI eta Tubos Reunidosen erosle posibleak ez dira batzartu
Oraingoz, ez dute jakinarazi bilera zergatik ez den egin, ezta beste hitzordurik jarri duten ere.
SEPI Tubos Reunidosen inbertsoreekin bilduko da gaur, eta "zorra kitatu ezean, erretiratu" egingo direla ohartarazi du Jaurlaritzak
"Interesak murriztea eta ordaintzeko epeak luzatzea" eskaini du SEPIk, baina Eusko Jaurlaritzak "erabateko aldaketa" eskatu dio, "inbertitzaileak uxatu" dituelakoan. Zorra kitatu ezezean, Tubos "likidaziora" doala ohartarazi du Jaurlaritzak.
Albiste izango dira: hauteskundeak Israelen, bilera erabakigarria Tubos Reunidosen etorkizunerako eta Durangoko Auzokaren aurkezpena
Tubos Reunidosek SEPIrekin duen zorra kitatzen ez bada, enpresa itxi egingo dela ohartarazi du Jauregik
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak adierazi duenaren arabera, SEPIk interes-tasak jaisteko eta zorra ordaintzeko epeak luzatzeko eskaintza egin du. Hala ere, sailburuaren arabera, ez da nahikoa eta SEPIk gehiago egitea espero du. Ildo horretan, datozen orduetan SEPIrekin eta eskaintza egin duten inbertsoreekin bilera egingo dutela iragarri du.
SEPIk ez dio uko egin Tubos Reunidosek zor diona kobratzeari, eta horrek erosketa eskaintzak hoztu ditu
Inbertitzaileen baldintzetako bat da zorra euren gain ez hartzea, baina badirudi ez dela posible izango, eta ematen du enpresa likidatu egingo dela. SEPIk zorra kobratzeko egutegia malgutzea eskaintzen du.
Welspun enpresak bertan behera utzi du Tubos Reunidoseko sindikatuekin zuen hitzordua, SEPIren zorraren auzia aztertzeko
Hala ere, Tubos Reunidos erosi nahi duen Indiako taldeak prozesuan jarraitzeko interesa agertu du, eta egoera aztertu ondoren sindikatuak berriro deituko dituela aurreratu du.
Tubos Reunidosek ez du lotesletzat jo SEPIren zorraren kitapenari buruzko Europako txostena
Ildo horretatik, eskaintzaileek ez onartzeko eskatu dute. Salmenta prozesuak aurrera jarraitzen du, baina "oraindik erabaki garrantzitsuak daude hartzeko". Hala, zuhurtzia eskatu du enpresak, urrian eskaerak izan arren, ez baitu baztertu nominaren bat atzeratzea, baita aparteko ordainsariak ere, eta Iruña Okako lantegian doikuntzak egingo dituzte.
Tubos Reunidosen etorkizuna, kinka larrian
Tubos Reunidos erosteko interesa duten bost inbertitzaileak sindikatuekin bilduko dira datorren astean
Bileran, enpresa osorik edo zatika erosteko interesa duten bostek beren planak eta aurreikusten dituzten lan-doikuntzak zehaztuko dizkiete langile-batzordeei.
Tubos Reunidosek gutxienez zazpi eskaintza jaso ditu taldea erosteko
Atzo amaitu zen eskaintzak egiteko epea. Hasiera batean, 14 enpresak izan dute Tubos Reunidos erosteko interesa.
Bilbon emakume bat harrapatu ostean ihesari ekin dion gidari bat atxilotu du Ertzaintzak
Semaforoa gorri zegoenean errepidea gurutzatu duen neska bat harrapatu, eta zauri larriak egin dizkio. Zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
Jainagak eta Tubacexek Tubos Reunidos erosteko interesa erakutsi dute
Bilboko enpresariak eta Laudioko konpainiak erosketa prozesuaren lehen izapidea bete dute; eskaintza bat aurkeztu aurretiko interesa agertu dute.
Ireki da Tubos Reunidos enpresa erosteko eskaintzak aurkezteko epea
Eskaintza aurkezteko baldintza gisa, gutxienez bi urtean jarduera mantentzeko konpromisoa hartu beharko dute erosle potentzialek.
Osakidetza kontaktuak bilatzen ari da Trapagarango klub batean tuberkulosi kasu bat antzeman ondoren
Euskal Osasun Zerbitzua proba diagnostikoak zabaltzea eta establezimenduko langileak banan-banan deitzea aztertzen ari da, miaketa osatzeko eta kutsatze berriak baztertzeko.
Zabalik dago Tubos Reunidos erosteko interesa agertzeko epea
Hartzekodunen konkurtsoa kudeatzen duen epaileak erosketa-prozesua aktibatu du eta konkurtso-administratzaileak prozesua bideratzeko jarritako arauak onartu ditu. Lehentasuna ematen dio talde osoa saltzeari.
Tubos Reunidosek ez du eskaintza formalik oraingoz
Hala jakinarazi diote erakundeetako ordezkariek Enpresa Batzordeari ostegun honetan egindako bileran.
Amurrioko Tubos Reunidosko langileak lanera itzuliko dira, greba mugagabearen ostean
Batzordeak, hala ere, ez du baztertzen etorkizunean lanuzteei berriro ekitea, eta oraingoz bi greba eta mobilizazio egun deitu ditu maiatzaren 26rako eta 28rako.
Albiste izango dira: Carlos Garaikoetxeari agurra Ajuria Enean, hantabirus agerraldia eta Tubos Reunidosko langile eta zuzendarien arteko bilera
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.