LERROBURU NAGUSIAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Reala-Olympique Lyonnais, Tubos Reunidos, greba Frantzian eta Eñaut Elorrietaren disko berria

Hedabideetako gaurko lerroburu nagusiak, hitz bitan.

SAN SEBASTIÁN, 20/03/2026.- Vista del estadio de Anoeta en San Sebastián este viernes, en el que una delegación de la FIFA ha visitado las instalaciones del estadio como candidato a sede para el Mundial 2030. EFE/Javier Etxezarreta
Anoeta. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko azaroaren 5ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Reala-Olympique Lyonnais: "Arrisku handiko" partidutzat jotzen denez, Udalak perimetro bat zehaztu du Amara Berrin, Anoeta estadiotik gertu, eta 16:45etik aurrera ibilgailuen zirkulazioa mugatuko da. 

- Tubos Reunidosen bilera: Trapagarango eta Amurrioko Tubos Reunidoseko enpresa-batzordeak gaur goizean bilduko dira hura erosteko asmoa duen inbertitzaileetako batekin, Cap Capital taldeko Green Industry Machines & Materialsekin, erosketa gauzatuz gero izango dituzten planak entzuteko.

- Greba orokorra Frantzian: Ipar Euskal Herriak, eta Frantziako Estatuak oro har, beste greba orokor bat izango dute gaur, sindikatuek Gobernuak iragarritako murrizketen aurka eta soldaten balioa handitzea eskatzeko deitutakoa.

- Eñaut Elorrietaren disko berria: Azaroaren 6an, ostiralarekin, kalean izango da Festina lente Eñaut Elorrieta musikariaren bakarkako laugarren disko luzea. Hamar kantuko bildumarekin oso pozik da Elorrieta, Bryce Dessner (The National, Bon Iver, Nick Cave, Bruce Springsteen, Taylor Swift) eta David Chalmin (Triple Sun, Labeque Ahizpak, Madonna) ekoizleen eskutik inoizko sormen prozesu atseginena burututa.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X