Frantzia
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte
Bizitzaren garestitzearen eta zerbitzu publikoen okertzearen kontra protesta egiteko, 500.000 pertsona atera dira kalera estatu osoan (320.000, Barne Ministerioaren arabera). Oro har, manifestazio baketsuak izan dira, baina istilu isolatuak egon dira hainbat hiritan.
Mugako kontrolak Biriatun eta Behobian, manifestazioak direla eta
Frantzia aldera AP-8 autobidetik, Biriatutik, sartzen diren ibilgailuei eragiten diete kontrolek, eta Behobia, Santiago eta Etorbide zubiei, azken hori oinezkoentzat bada ere.
Manifestazio jendetsuak espero dira berriro Ipar Euskal Herrian eta Frantziako Estatuan
Frantziako Poliziak kontrolak egingo ditu beste behin Irungo mugan, eta ilarak sortzea espero dute. Manifestazioak ere zorrotz zainduko dituzte segurtasun indarrek, aurreko asteburuetan izan diren moduko istiluak ez izateko. Hain justu, triskantza ekiditeko argudiopean, Paris erdigunean deituta zegoen manifestazioa debekatu egin dute.
Frantziako Gobernuak ohartarazi du ordena publikoaren kontrako istiluak izateko “arrisku handia” dagoela larunbatean
Polizia-kidego guztiak, droneak, helikopteroak, zaldi- eta txakur-brigadak, blindatuak eta ur-kanoiak zabalduko dituzte.
Europako Banku Zentralaren presidente Christine Lagardek agintaldia bete baino zortzi hilabete lehenago utziko du kargua
Datorren urteko urriaren amaiera arte egon behar zuen karguan, baina 2027ko otsailaren 7an bukatuko du agintaldia. Europar Batasunak gaur bertan hasiko du Christine Lagarderen ondorengoa hautatzeko pzoesua.
Legea gogortzea erabaki du Frantziako Senatuak, arpilatzeak eta istiluak saiheste aldera
Antolatutako taldeetan parte hartzen dutenei 10.000 eurorainoko isunak jartzea onartu du Senatuak. Legeak indarrean sartzeko, ordea, Asanblea Nazionalak onartu beharko ditu.
Blocus, Europako gazteen artean mobilizazioak deitzeko sare sozialen bidez zabaldutako traola
TikTok bidez zein mezularitzako aplikazioen bitartez, gazteak protesta deialdietara erakartzen ditu "blocus" hitzak. Izan ere, traola horri lotutako protestak Europako hainbat herrialdetara iritsi dira. Bitartean, kontu horien atzean nor dagoen ikertzen ari da Polizia.
Macronen esanetan, sare sozialek "demokraziari kalte egiten diote" eta ekintza bandalikoekin lotzen ditu
Halaber, ohartarazi du datorren urriaren 31n berriro istiluak gertatzeko aukera asko daudela. "Eskerrak eman nahi dizkiet segurtasun indarrei, iragan larunbatean egindako lanagatik", adierazi du.
Macronek iragarri du neurri "oso zehatzekin" erantzungo diola Gobernuak ikasleen aldarrikapenei astelehen honetan bertan
Sébastien Lecornu lehen ministroa ikasleen, irakasleen, sindikatuen, enpresarien, lurralde agintarien eta parlamentarien ordezkariekin bilduko da astelehen honetan, protesta sozialak baretzeko asmoz.
1.300 atxiloketa eta 24 saltoki kaltetuta Frantzian protesten bigarren larunbatean
Kopuru horiek ez dute zerikusirik gaur zortzi izandako protestekin: orduan 2.628 pertsona baino gehiago atxilotu zituzten eta 1.500 bat establezimendu kaltetu ziren. Parte hartze datuak, aldiz, antzekoak dira; atzokoak apur bat handiagoak akaso.
128 pertsona atxilotu dituzte eta 15 polizia zauritu dira Bartzelonako istiluetan
Protesta honen deialdia, Europako beste hiri batzuetan bezala, TikTok sare sozialean zabaldu da. Mossoek 63 administrazio-akta izapidetu dituzte, eta atxilotuen % 56 (72 gazte) adingabeak dira.
400.000-800.000 manifestari Frantzian, aurreko astean baino istilu gutxiago, eta 1.000 atxilotu
135 lagun atxilotu dituzte joan den astearekin alderatuta, "lasaia" izan den goiz batean, Laurent Nuñez Frantziako Barne ministroak jakitera eman duenez. "Alde egin aurretik" manifestarien eskariei erantzuteko eskatu dio Melenchonek Macroni.
Ilarak desagertu dira Irunen, Frantziako Poliziak kontrolak egiteari utzi ostean
Goizean pilaketa handiak sortu dira AP-8an, GI-636an (Irungo saihesbidea) eta N-121-An (Gipuzkoa eta Nafarroa lotzen dituen errepidea).
Frantzia segurtasun neurri zorrotzak hartzen ari da larunbaterako deitutako protesten aurrean
Gobernuak 70.000 polizia eta jendarme mobilizatuko ditu, eta "irmotasun handienarekin" jarduteko eta "arpilatzaileekin eta istilugileekin gupidagabeak" izateko eskatu die.
Sindikatuek deitu ezean, Frantziak manifestazioak debekatuko ditu
Macronek 'Jaka Horiek' deitutako elkarretaratzeak atzera bota nahi ditu, istiluak ekidite aldera. Iskanbilak muturreko ezkerrari leporatu dizkio eta "Errepublika erortarazi" nahi duela egotzi dio.
Zer da Shamonda birusa, zeintzuk dira sintomak eta nola transmititzen da
Adituek diote erabateko lehentasuna dela giza osasunaren, animalien osasunaren eta ingurumenaren arteko zaintza koordinatua mantentzea. Oraingoz, ez dago gizakien arteko transmisio jarraituaren frogarik, ezta gaixotasun orokorra eragiten ari denaren frogarik ere.
Gizon bat hil da Frantzian Shamonda birusak jota; gaitz horrek eragindako lehen biktima da
Gaixoa Lyongo ospitale batean ingresaturik zegoen, eta immunodepresio larria zuen. Agintariak kasua ikertzen ari dira; momentuz, baina, baztertu egin dute herritarrentzat osasun-arriskurik dagoenik.
Manifestazioak eta kontzentrazioak debekatu dituzte Parisen
Frantziako Poliziak Gobernuaren egoitzen, Louvreko museoaren edo Eliseo Zelaien aurrean egindako edozein kontzentrazio politiko eragotziko du gaur.
Sare sozialak etetea aztertzen ari da Frantziako gobernua, lapurretak sahiesteko
TikTok eta Snapchat bidez poliziaren kokapenaren berri ematen ari dira denbora errealean, Barne ministroaren arabera.
Txaleko horiek manifestazioak deitu dituzte larunbaterako, eta Macronek matxinadak manipulatzea leporatu dio Trumpi
Orain arte, mobilizaziorako 341 deialdi erregistratu dira, eta horiei aurre egiteko, segurtasun-indarren hedapen "masiboa" egingo du Gobernuak. Bestalde, informazioa desitxuratzea egotzi die Exekutiboak atzerriko agintariei, eta horrek "iruzkin ergelak" eragin dituela salatu du.