Protestak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantziak kontrol zorrotzak egingo ditu asteburuan Irun eta Hendaia artean, manifestazioak direla-eta

06:00etatik 18:30etara bitartean, hainbat kontrol egingo dira: Santiago zubian, Etorbidearen zubian (oinezkoentzat) eta Behobiako zubian, baita A-8an ere, Behobian.

Frantziako agintariek Ertzaintzari jakinarazi diotenez, larunbat honetarako hainbat herritan deitutako manifestazioak direla eta, kontrol zorrotzak egingo dituzte Iparraldean, Irungo mugan.

Kontrolak hainbat tokitan egingo dituzte 06:30etatik 18:30etara bitartean: Santiago zubian, Etorbideko zubian (oinezkoena) eta Behobiako zubian egingo dira, baita A-8 autobidean ere, Behobian, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Hori dela eta, Ertzaintzak, Gipuzkoako Trafiko Unitatearen bitartez, Irungo ertzain-etxeko agenteek eta Irungo Udaltzaingoak modu koordinatuan lan egingo dute larunbat honetan, beharrezkoak diren neurriak hartzeko eta, horrela, egunean zehar sor daitezkeen auto-ilarak saihesteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X