ETXEBIZITZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi pertsona atxilotu dituzte eta istiluak izan dira Gasteizen, familia baten etxegabetzearen aurka egindako bilkuran

Ertzaintza oldartu egin zaie gaurko Sansomendin aurreikusitako familia baten etxegabetzea saihestera joan diren gazteei. Etxegabetzea gauzatuz gero, zortzi kidez osatutako familia kalean geldituko da, bi adin txikiko tartean.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Ehunka pertsona elkartu dira gaur goizean goizetik Gasteizko Sansomendi auzoan, Oto etorbidean gaurko aurreikusita dagoen zortzi kideko familia baten etxegabetzea eragozteko asmoz (sei adin txikiko daude tartean). Gutxienez bi pertsona atxilotu dituzte eta hainbat pertsona zauritu dira. 

Ertzaintzak dispositibo zabala ezarri du eta hainbat aldiz egin du etxegabetzea saihesteko asmoz atarian bildu diren gazteen aurka. Bultzakada, kolpe eta foam pilota artean, herri harresia hautsi eta portaleraino pasabide bat irekitzea lortu dute agenteek. 

Etxegabetzea 10:30erako zegoen aurreikusita, baina 11:00etan segizio judizialaren zain jarraitzen zuten. 

Inguruko institutuetako ikasleak protestara batu dira, etxegabetzeko arriskuan dauden ikastetxeetako ikasleak tartean. 

Atzo, osteguna, dozenaka pertsonak kanpin dendak jarri zituzten Oto etorbidean, gaur goizean etxegabetu behar zuten familia baten etxeko atariaren aurrean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X