NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA AZOKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

251 postu izango dira Gernikako Urriko Azken Astelehenean

Dena prest dago euskal nekazaritza azoka handienetakoa hartzeko: 251 postu izango dira datorren astelehenean Gernikan. 

(Foto de ARCHIVO)

Decenas de personas en la feria del agro vasco del ‘Último Lunes de Octubre’, a 31 de octubre de 2022, en Gernika-Lumo, Vizcaya, País Vasco (España). Tras dos años suspendida por la pandemia, Gernika recupera su feria más grande con la celebración de su famosa feria del ‘Último Lunes de Octubre’ que este año atrae a cientos de visitantes al coincidir con el puente de Todos los Santos. De los casi 300 puestos que acoge la feria, medio centenar corresponden con la artesanía, 38  productores de queso, 32 los hortofrutícolas, en 18 se puede degustar txakoli y en 8 se expone sidra. La feria se completa con 11 casetas de conservas, cinco de miel, cuatro de rosquillas, cinco de lácteos y otros tantos de flores, en definitiva, los mejores productos del caserío vasco.



H.Bilbao / Europa Press

31 OCTUBRE 2022;FERIA;AGRO VASCO;ULTIMO LUNES DE OCTUBRE;AGRICULTURA;GERNIKA;EUSKADI

31/10/2022

Gernikako Urriko Azken Asteleheneko artxiboko irudia. Argazkia: Europa Press

Gernika-Lumoko egunik handienetakoaren atarian gaude: urtero bezala, urriko azken astelehenean nekazaritza azoka izango da Gernikan, Euskal Herriko handienetakoa. Urriaren 26an, 251 postu izango dira bertan.

Gazta da azokako produkturik aipagarrienetakoa, eta entzutetsua izaten da lehiaketako gazta irabazlearen enkantea. 42 postutan salduko dute aurten gazta. 

Horrez gain, bestelakoak ere eskainiko dituzte beste hainbat postutan: kontserbak (10), barazkiak (9), fruta (6), pateak (6), esnekiak (5) eta loreak (2). Halaber, sagardoa (6) eta txakolina (16) ere erosi ahalko dituzte bisitariek. Gainera, artisau-postuak (56) egongo dira, baita erroskillak saltzekoak eta txosnak ere. Eta, urtero legez, bertsolariak ere egongo dira. 

Bestalde, 80 pertsona baino gehiago izango dira jai-esparrua zaintzen, Gurutze Gorriko kideak, Ertzaintza eta Udaltzaingoaren agenteak eta suhiltzaileak tartean, eta Gernika-Lumoko Udaleko kideek harrera egingo diete egun osoan Toro (Zamora), Alconchel (Badajoz) eta El Burgo Ranero (Burgos) udalerrietako alkateei. 

Zesta-punta, arratsaldean

Udalak Lekerika eta Barandika puntista gernikarrak omenduko ditu, munduko txapelketa irabazi baitute, baita enpresa batzuk ere, lan solidarioa eskertzeko.

Arratsaldean, bi partida jokatuko dira Gernika Jai Alai Winter Series txapelketa hasteko. Lehenengoan, Urreisti eta Atain Goitia eta Oyhenarden aurka arituko dira; bigarrenean, Erkiagak eta Salegik Goixerri eta Lekerika izango dituzte aurkari.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X