Gernika Lumo
4.200 euro ordaindu dituzte Gernika-Lumoko azokako gazta onenaren truke
Galarretako Azkarra gaztandegiak eskuratu du lehen saria. Gaztaz gain, indabak (22 euro kiloa) eta eztia (14 euroan) izan dira Bizkaiko azoka ezaguneko produktu izarretako bi. Udalaren arabera, 110.000 pertsona inguru hurbildu dira Gernika-Lumora, eguraldia lagun.
Urriko Azken Asteleheneko azoka Gernikan, 251 posturekin
Urriko azken astelehena izaki, Gernikako kaleak azoka handi bihurtu dira, barazki, fruta eta artisau produkturik onenekin. Aurten, 251 salmenta postu jarri dituzte eta denetariko produktuak erosi ahal izango dira: elikagaiak, artisautza, nekazaritza makineria, etab.
Albiste izango dira: Lula garaile Brasilen, Urriko Azken Astelehena Gernikan eta Artiumen 25. urteurrena
251 postu, Gernika-Lumoko Urriko Azken Asteleheneko azoka tradizionalean
Denetik dago bertan: elikagaiak, artisautza, nekazaritza makineria... Horrez gain, bertso saioak, gazta enkantea eta Eusko Label Winter Series zesta-punta txapelketaren hasiera, bertaratzen direnen gozagarri.
Lehen Eusko Jaurlaritza omendu dute Gernikan, 90. urtemugan
Erakunde eta alderdi politikoetako ordezkariak, eragile sozial, kultural eta akademikoetakoak eta Imanol Pradales lehendakaria izan dira Gernikan, Jose Antonio Agirreren gobernuaren 90. urtemuga omentzeko. Pradalesekin batera, Ibarretxe, Urkullu eta Lopez eta Jesus Maria de Leizaola, Carlos Garaikoetxea eta Jose Antonio Ardanza lehendakarien senideak izan dira omenaldian.
Agirreren gobernuak amestutako Euskadi eraikitzen jarraitzeko konpromisoa berretsi du Pradalesek
Garai hartako gobernua gogoan, azpimarratu du "askatasuna, demokrazia eta justizia soziala" zituela oinarri, eta bere ekintza politikoa "irakaspen" garrantzitsua izan zela Euskadirentzat: "Euskal gizartea ez da inposaketatik eraikitzen, ezberdinen arteko etengabeko elkarrizketatik baino".
Zuzenean: Eusko Jaurlaritzaren 90. urteurrena
1936ko urriaren 7an sortu zen lehen Eusko Jaurlaritza, Jose Antonio Agirre lehendakaria buru. 90 urteren buruan, urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusia egingo dute Gernika Batzar-etxean, eta Imanol Pradales lehendakaria buru izango da. Lehen gobernu hura eta haren ondorengoen aldeko omenaldia izango da, eta 1936tik gaurdainoko haria ez dela eten plazaratzeko.
Sutea piztu da Muxikako zerrategi batean, eta eragina izan du Euskotrenen eta BI-635 errepidean
Ez da zauriturik izan, sutea goizeko laurak aldera sortu baita, eta ez zegoen inor lantegian piztu denean. Trenen eta errepideetako trafikoa normaltasunera itzuli da.
"Agur esan barik" Gatiburen agur biraren dokumentala aurkeztu dute Zinemaldian
25 urteko ibilbidearen ondoren, Gatibu rock-taldeak agur esan zien agertokiei abenduaren 13an, kontzertu jendetsu batekin, BECen. Jabi Elortegi zinemagileak zuzenduta, dokumentalak azken biraren gaieneko kontakizuna egiten du, une erabakigarriez eta emozioz beteriko pasarte intimoez josita. Biraren kronika soilaz harago, filmak denboraren joanaz, eraldaketa pertsonal eta kolektiboaz, heldutasunaz eta agur esaten jakitearen garrantziaz hausnartzen du. Zinemira sailean aurkeztu dute.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.
Gernikako alkateak liburutegi berriaren alde egin du eta okupa gazteek gaztetxea mugitzeko alternatiba "erreala" eskatu dute
Jose Maria Gorroñoren ustez, "onartezina" da okupek "Gernika osorako proiektu publiko baten garapena eragotzi edo atzeratu ahal izatea". Okupa gazteek, berriz, ez dute Astrara joan nahi, uste dutelako gune hori jada “gainezka” dagoela.
Gernikako gaztetxeko kideek Udalak bertan egin nahi duen liburutegiko obrak atzeratzeko eskatu dute, alternatiba seguru bat izan arte
Duela urtebete baino gehiago okupatu zuten Gazte Asanbladako kideek “hamar urte baino gehiagoz hutsik” egon den eraikina.
Gernikako 36 bizilagunek 20 egun daramatzate etxetik kanpo, ondoko lursaileko obrek euren etxebizitzetan eragindako arrakalen ondorioz
Gernikako Errenteria auzoko bizilagunek uztailaren 1etik daramate etxetik kanpo, ondoko lursailean egiten ari diren obrek euren etxebizitzetan arrakala larriak eragin ostean. Orain arte, etxetik kanpo egoteak eragindako gastuak obretan dagoen kooperatibak ordaindu dizkie, baina aurrerantzean, ez omen da horrela izango. Kooperatibak egoera berrikusi dezan eskatu dio Udalari, eta auzia aseguruen esku dagoela dio; bizilagunek, berriz, babesik gabe sentitzen direla salatu dute.
Bizkaiko Foru Barriaren bosgarren mendeurrenaren ospakizuna, Gernikako Batzar-etxean
Imanol Pradales lehendakaria eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia "gaitasun berriak" dituen euskal autogobernuaren alde mintzatu dira Gernikan, egungo erronkei aurre egiteko (migrazioa aipatu dute, berbarako) eta "garapen nazional osoa" lortzeko, Bizkaiko Foru Barriaren V. mendeurrena ospatzeko Batzar-etxean egindako ekitaldian. Hitzordu horretan, foru-sistemak duen balioa nabarmendu dute, elkarlanean eta berme juridikoetan oinarritutako eredu gisa.
Zuzenean: Bizkaiko Foru Barriaren bosgarren mendeurrenaren ospakizun ekitaldia
Bizkaiko Foru Barriak 500 urte egin dituela ospatzeko ekitaldi nagusia egingo da gaur, Gernikan, eta zuzenean ikusi ahal izango da ETB1en eta orain.eus-en, 11:00etan.
Gernikako lokutorio bateko langilea atxilotu dute, bezeroen eta lagunen 82.000 euro bereganatzea leporatuta
Ikerketako iturrien arabera, diru-bidalketak justifikatzeko erreziboak egiten bazizkien ere lokutorioko bezeroei, azken bi hilabeteetan ez zituen bidalketak gauzatu. Era berean, lagunei maileguak eskatu eta desagertu egin zen.
Munduko herri zapalduei elkartasuna adierazi eta Picassoren "Gernika" lanak Euskal Herrian egon beharko lukeela aldarrikatu dute Bilbon
Gernikako bonbardaketaren 89. urteurrenarekin bat eginez, protesta ekintza egin dute gaur Bilboko Guggenheim museoaren atarian, Picassoren Gernika irudikatzen zuten oihal handi batzuk zabalduta. Margolanak Euskal Herrian egon beharko lukeela aldarrikatu dute, eta "munduko herri zapaldu guztiei elkartasuna adierazteko eta inperialismoaren erasoa salatzeko" ere baliatu dute protesta.
Gernikako bonbardaketaren biktimak gogoratu dituzte 89. urteurrenean
"Memoria demokratikoaren lekua" izan nahi duen eskultura inauguratu dute goizean. Eskultura horrek, "bakerako ate sinbolikoa" irudikatzen du. Arratsaldean, sirena hotsa entzun da, eta lore-eskaintza egin dute Zalloko hilerrian.
Bonbardaketaren 89. urtemuga izango du gogoan Gernikak, Picassoren artelanaren lekualdatzeari buruzko eztabaidaren erdian
Igandeko ekitaldiak 11:00etan hasiko dira, "Memoria Demokratikoaren Lekua" eskulturaren inaugurazioarekin. Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari galdegin dio, aldi baterako, Picassoren Gernika artelana Bilboko Guggenheim museora eraman dezala, bonbardaketaren 90. urteurrenaren kariaz.
Urtasun: "Teknikoei entzun behar zaie beti, eta ez dute batere gomendatzen lekualdatzea"
Kultura ministroak Eusko Jaurlaritzak 'Gernika' behin behinean, bonbardaketaren 90. urteurrenagatik, lekualdatzeko eskaerari balioa eman eta errespetua helarazi dio, baina aukera baztertu du. Igotz Lopez EAJko senatariak gogorarazi dio txosten teknikoa eskaera egin eta bi egunera egin zela, eta Madrilgo museoaren bideragarritasuna margolanarekin lotzen zuela.