Eusko Jaurlaritzaren 90. urteurrena

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Agirreren gobernuak amestutako Euskadi eraikitzen jarraitzeko konpromisoa berretsi du Pradalesek

Garai hartako gobernua gogoan, azpimarratu du "askatasuna, demokrazia eta justizia soziala" zituela oinarri, eta bere ekintza politikoa "irakaspen" garrantzitsua izan zela Euskadirentzat: "Euskal gizartea ez da inposaketatik eraikitzen, ezberdinen arteko etengabeko elkarrizketatik baino".

 

Iragarkia
GRAFCAV516. GERNIKA (BIZKAIA), 07/10/2026.-Familiares de los lehendakaris fallecidos junto al lehendakari, Imanol Pradales (c),este miércoles el acto central del 90 aniversario del primer Gobierno Vasco en la Casa de Juntas de Gernika-Lumo, que ha reunido a los exlehendakaris Iñigo Urkullu , Patxi López o Juan José Ibarretxe . entre otros representantes institucionales. EFE/ Luis Tejido
18:00 - 20:00

Ospakizun eta aldarrikapen eguna izan dute gaur Gernikako Batzar etxean, Eusko Jaurlaritzaren sorreraren 90. urtemugaren kariaz.

11:00ak jo orduko iritsi dira agintariak Gernikako Arbolara: Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente Ana Otadui, ahaldun nagusi Elixabete Etxanobe eta Gernikako alkate Jose Maria Gorroño. Ondoren, Eusko Jauralritzako sailburuak eta Imanol Pradales lehendakaria heldu dira, eta argazkia egin dute bertan.

GRAFCAV516. GERNIKA (BIZKAIA), 07/10/2026.-Familiares de los lehendakaris fallecidos junto al lehendakari, Imanol Pradales (c),este miércoles el acto central del 90 aniversario del primer Gobierno Vasco en la Casa de Juntas de Gernika-Lumo, que ha reunido a los exlehendakaris Iñigo Urkullu , Patxi López o Juan José Ibarretxe . entre otros representantes institucionales. EFE/ Luis Tejido

11:00etarako Gernikan zeuden, baita ere, Juan Jose Ibarretxe, Patxi Lopez eta Iñigo Urkullu lehendakariak. Horiekin batera iritsi dira Jesus Maria Leizaolaren, Carlos Garaikoetxearen eta Jose Antonio Ardanzaren senitartekoak.

GERNIKA (BIZKAIA), 07/10/2026.- El lehendakari, Imanol Pradales (2i), ha presidido este miércoles el acto central del 90 aniversario del primer Gobierno Vasco en la Casa de Juntas de Gernika-Lumo, que ha reunido a los exlehendakaris Iñigo Urkullu (d), Patxi López (i) o Juan José Ibarretxe (2d), entre otros representantes institucionales. EFE/ Luis Tejido

Ekitaldi nagusiari 12:00etan eman diote hasiera. Bideo batekin Agirre lehendakariaren garaiko Jaurlaritzaren gakoak azaldu eta Kirmen Uribek beren-beregi ekitaldi horretarako egindako idatziak irakurri dituzte.

 

Agirrek amestutako Euskadi eraikitzen jarraitzeko konpromisoa

Hitza hartu eta batera, 1936an Jose Antonio Agirreren gobernua batu zuten balio humanista sendoak aldarrikatu ditu lehendakariak, eta ETA babestu zutenei gogorarazi die oraindik ere "zor morala" dutela.

Pradalesek gogora ekarri du, halaber, duela 90 urte sortutako gobernu "pluralak" etsaia —Francoren tropei aipamen eginez— gelditzea zuela helburu, "baina ez edozein modutan, giza eskubideak eta presoen duintasuna errespetatuz baizik".

"Agirreren gobernuaren printzipio humanistek gure iparrorratz morala zuzentzen dute", nabarmendu du.

Garai hartako gobernua gogoan, azpimarratu du "askatasuna, demokrazia eta justizia soziala" zituela oinarri, eta bere ekintza politikoa "irakaspen" garrantzitsua izan zela Euskadirentzat: "Euskal gizartea ez da inposaketatik eraikitzen, ezberdinen arteko etengabeko elkarrizketatik baino".

 

GRAFCAV548. GERNIKA (BIZKAIA), 07/10/2026.- El lehendakari, Imanol Pradales (i), durante la lectura este miércoles del acto central del 90 aniversario del primer Gobierno Vasco en la Casa de Juntas de Gernika-Lumo, que ha reunido a los exlehendakaris Iñigo Urkullu , Patxi López o Juan José Ibarretxe, entre otros representantes institucionales. EFE/ Luis Tejido

Hori guztia kontuan hartuta, gogoeta egin du Pradalesek. "Indarkeria hauspotu, babestu edo justifikatu zutenek zor morala dute oraindik ere", esan du.

Guztira, 200 bat gonbidatu gerturatu dira Gernikako Batzar etxera; euskal erakundeetako, alderdi politikoetako, sindikatuetako eta beste elkarte batzuetako ordezkariak. Voxek ez du ekitaldian parte hartu.

Estebanek urtemuga ospatzeko deia egin die euskal herritarrei

EAJko presidente Aitor Estebanek Eusko Jaurlaritzaren lehen gobernuaz esan du "eredu" izan zela eta "arrasto demokratiko ahaztezina" utzi zuela. Horregatik, gaurko eguna ospatzeko deia egin dien euskal herritarrei.

Otegiren iritziz, orduko gobernuaren parean egotea da "omenaldirik onena"

Agirreren gobernuak utzitako legatua aldarrikatu du EH Bilduko idazkari nagusi Arnaldo Otegik, eta ohartarazi du "herri honen alde dena eman zuen belaunaldi hari" egin ahal zaion omenaldirik onena dela autoritarismoaren iritsierak dakartzan erronken mailan egotea, "baldin eta hautestontzietan garaitzen ez bazaio".

 

Mertxe Aizpurua, Arnaldo Otegi y Pello Otxandiano a su llegada a la Casa de Juntas de Gernika.



EUROPA PRESS

07/10/2026

Agirreren gobernua "gaurko Euskadiren eredua" da, Anduezaren hitzetan

PSE-EEko idazkari nagusi Eneko Anduezak ziurtatu du Euskadi gaur egun denaren eredu izan zela Agirre lehendakariak zuzendu zuen gobernu "plural eta askotarikoa".

BILBAO, 05/10/2026.- El secretario general del PSE-EE, Eneko Andueza, ha hecho declaraciones a los medios de comunicación este lunes en Bilbao, tras el anuncio de convocatoria de elecciones generales anticipadas para el próximo 29 de noviembre. EFE/ Luis Tejido

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X