HAUTESKUNDE OROKORRAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Azaroaren 26ra arte luzatu dute posta bidez bozkatzeko epea

Hauteskunde orokorretan posta bidez botoa emateko eskaera egina dutenek datorren osteguneko 14:00ak arteko epea izango dute boto-paperak Correosen bulegoren batean entregatzeko. Hasiera batean, horretarako epea azaroaren 25ean amaitzen zen.

(Foto de ARCHIVO)

Papeletas electorales



EUROPA PRESS

26/5/2023

Boto-paperak. Artxiboko argazkia: Europa Press

Azaroaren 29ko hauteskunde orokorretan posta bidez botoa emateko epea datorren ostegunera arte (azaroak 26) luzatzea erabaki du Espainiako Hauteskunde Batzordeak, bozak egin baino hiru egun lehenagora arte, hain zuzen ere. Hasiera batean, horretarako epea datorren asteazkenean (azaroak 25) amaitzen zen. 

Gauzak horrela, posta bidezko botoa ematea eskatu duten herritarrek denbora gehiago izango dute Correosen botoa emateko, azaroaren 26ko 14:00ak arte, posta zerbitzu publikoak ostiral honetan ohar bidez jakinarazi duenez. 

Correosek nabarmendu duenez, boto bakoitza dagokion hauteskunde mahaian garaiz entregatu ahal izateko neurriak hartuko ditu. 

Posta bidez botoa eskatzeko epea atzo, azaroak 19, bukatu zen. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X