Zinema
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Ambrossi eta Calvorenak Oscarra(k) irabaziko bal(it)u… Euskal jende sorta polita izango litzateke txapeldun.
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Film laburren eta dokumentalen jaialdia egingo dute Bizkaiko hiriburuan, azaroaren 20tik 27ra. 49 labur lehiatuko dira, urteko dokumentalik onenak eskainiko dituzte eta ohorezko sariak emango dizkiete Ramon Barea eta Istvan Szabori.
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Donostiar zuzendariaren euskal filmak Emma Suarez eta Elena Anaya aktoreak ditu protagonista, eta eraso batek familia barruan eragiten dituen mugimenduak ditu kontagai. EITBren parte hartzea du.
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Norma Vilak zuzendutako "Salitre" pelikulak Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. Astea inauguratuko du Antzoki Zaharrean. Animedon, Japoniako animazioari buruzkoa, sail paralelo nagusia izango da, Victoria Eugenian.
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da
Nerea Castro “Canción animal” bere lehen film luzea filmatzen hasi da
Haizea Carneros aktorea da “identitatearen, musikaren eta ezberdina izateko askatasunaren inguruko ipuin fantastiko” honen protagonista, eta Miren Gaztañaga, Nathalie Poza, Mikel Losada eta Klara Badiola izango ditu ondoan.
Zinemaren Jaia bueltan da Hego Euskal Herriko aretoetan: urriaren 19tik 22ra
Sarrerak 3,50 euroan erosi ahalko dira leihatiletan. Karteldegian dauden pelikulen artean, aipagarriak dira Javien "La bola negra", Igor Legarretaren "Inurri itsuak" eta Rodrigo Sorogoyenen "El ser querido".
Aitor Gametxok Urrezko Antzarra saria irabazi du Euskal Zine Bileraren 49. edizioan
Aitor Gametxo Zabala zinemagile lekeitiarrak film onenaren saria jaso du, eta Jose Ramon Soroiz aktoreak, berriz, Euskal Zinemaren Begirada saria. Euskal zinemaren talentuak, istorioek eta begiradek protagonismo berezia izan dute Lekeition.
DJI Ronin 4D8K, datozen euskal ekoizpen handien kamera
Nagore Aranburu protagonista duen "Salitre" pelikularen munduko estreinaldia egin dute gaur Sitgesen
Norma Vila zinemagile bilbotarraren lehenengo film luzea da Salitre, eta ETBren parte-hartzea duen beldurrezko thriller psikologikoa da.
“Simulacro”, berriz min hau
Nitya Lopez Saituak Simulacro pelikula aurkeztu du Zinemaldian, oroimenari buruzko pelikula oroigarria, ikuslearen muineraino barneratzen den saiakera zinematografikoa.
Euskarazko hogei film labur, Euskal Zine Bilerako sarien bila
Lekeitioko zinema jaialdiak, euskarazko zinemari eskainitako zaharrenak, Antzarra zerumugan, Zahartzaro feministarantz, Boga-Boga eta Aro berria filmaren proiekzio bereziak antolatu ditu, eta Jose Ramon Soroiz omenduko du.
Lorcaren lanari buruzko “La bola negra” filmak 150.000 ikusletik gora bildu ditu EAEn
"Rafaela" Alba Lozanoren lehen film luzea filmatzen hasi dira
Filmak Rafaela Ybarra goi burgesiako emakume bilbotarraren bizitza du ardatz; XIX. mende amaieran, industraliazio betean, bere posizioa behartsuenei laguntzeko erabili zuenarena. Loreto Mauleon da EITBren parte hartzea duen pelikularen protagonista.
Garrat du válmnu-Tenka ezazu bihotza
Goya sarien gala Iruñean izango da, otsailaren 6an
Espainiako Zinema Akademiak iragarri duenez, Goya sarien 41. edizioaren ekitaldia Nafarroa Arenan izango da, Iruñean, otsailaren 6an.
Catherine Zeta-Jones: "Euskal Herrian horrenbeste denbora pasatzeak hurbiltasuna eta harrotasuna sentiarazi dizkit"
Catherine Zeta-Jones aktoreak Kill Jackie Bilbon filmatutako telesaila aurkeztu du Euskalduna Jauregian, nazioartean lehen aldiz. Aurkezpenaren aurretik, Dani Alvarez lankideak elkarrizketa sakona egin dio. Zeta-Jonesen esanetan, Euskal Herrian etxean izango balitz sentitu da.
Catherine Zeta-Jones: "Bilbori buruzko bidaia kaiera da 'Kill Jackie'"
Galestar aktore eta produktoreak Kill Jackie batez ere Bizkaian filmatu den seriea aurkeztu du gaur Bilbon. Telesaila 2027an ikusi ahal izango da EITBn.
Catherine Zeta-Jones gaur itzuliko da Bilbora, bertan grabatutako "Kill Jackie" telesaila aurkeztera
Aktore britainiarrak prentsaurrekoa emango du 11:00etan, Euskal Museoan, eta telesailaren aurkezpena 18:00etan izango da, Euskaldunan. Alfonbra gorrian desfilatuko du, beste aktore batzuekin batera.
Zinemaldia Bilbora eta Iruñera iritsiko da aste honetan
Azkuna Zentroak eta Golem Baiona zinema aretoek joan den larunbatera arte Zinemaldian proiektatu diren film batzuk eskainiko dituzte, Donostiako zinema jaialdiko uztaren lagin modura.