Goya sarien gala Iruñean izango da, otsailaren 6an
Espainiako Zinema Akademiak iragarri duenez, Goya sarien 41. edizioaren ekitaldia Nafarroa Arenan izango da, Iruñean, otsailaren 6an.
Nagore Aranburuk bere Goya jaso zuenekoa. Argazkia: Europa Press
Goya sarien 41. edizioa Iruñean izango da, Fernando Mendez Leite Zinema Akademiako presidenteak iragarri duenez.
Iragarpena Zinema Akademiaren Madrilgo egoitzan egin da, ekitaldi batean, eta bertan konfirmatu dute Nafarroa Arena izango dela sari-banaketaren agertokia.
Iaz Bartzelonan egin zen, Centre de Convencions Internacional de Barcelonako (CCIB) Auditori Fòrum aretoan.
Azken galan, Alauda Ruiz de Azuaren Los domingos lanak Film Onenaren, Zuzendaritza Onenaren eta Jatorrizko Gidoiaren sariak irabazi zituen. Bestalde, Oliver Laxek zuzendutako Sirat filmak lortu zituen sari gehien; sei, guztira.
2019. urteaz geroztik, Goya sarien banaketaren egoitza aldatu egiten da urterik urte. Sevillan (2019 eta 2023), Malagan (2020 eta 2021), Valentzian(2022), Valladoliden (2024) eta Granadan (2025) ere banatu dira.