Zinemaldia Bilbora eta Iruñera iritsiko da aste honetan
Azkuna Zentroak eta Golem Baiona zinema aretoek joan den larunbatera arte Zinemaldian proiektatu diren film batzuk eskainiko dituzte, Donostiako zinema jaialdiko uztaren lagin modura.
"Azken agurra" Koldo Almandozen lana ostegunean ikusi ahal izango da Iruñean.
Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioa joan den larunbatean amaitu bazen ere, haren film uztaren lagin bat Azkuna Zentroan eta Golem Baiona Iruñeko zinema aretoetan ikusi ahalko da astelehenetik, irailak 28, aurrera.
Bilbon, Inurri itsuak Igor Legarretaren pelikula proiektatuko da astelehenean, Zinemiran atalean estreinatu zen filma, eta haren atzetik etorriko dira The invite (asteartea), Fjord (asteazkena), Tangles (osteguna), Muyou no hito (ostirala), Tafiti eta lagunak (larunbata), Fatherland (larunbata), The Debut (larunbata), Maracuda (igandea, euskaraz), Garrat du váimmu (igandea) eta 5 minutu gehiago (igandea).
Sarrerak 5 euroan eros daitezke.
Iruñean, berriz, Ceniza en la boca (astelehena), Sucederá esta noche (asteartea), The Debut (asteazkena), Azken agurra (osteguna) eta Fatherland (ostirala) filmak emango dira, 19:30etik aurrera, 6,5 euroko prezioan.
Zure interesekoa izan daiteke
'Ghost in the Cell' filmak irabazi du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko film luzerik onenaren saria
Ikusi, primizian, "Hermanas" filmaren trailerra
Urkijok, "Hiru olatuak" filmari buruz: "Egin dudan pelikularik handiena da"
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da