Zinemaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostia eta zinema mundua, Urrezko Maskorra eta sari nagusiak banatzeko zain

Kursaalek itxiera gala hartuko du 20:30ean. Oraindik dena erabakitzeke dago. Mikel Gurrea gipuzkoarra "Sants" filmarekin lehiatu da. Begirada askok, ordea, Mike Leigh eta bere azken filma jarri dituzte irabazleen kinielan.

SAN SEBASTIÁN, 17/09/2026.- Vista de la alfombra roja del Festival de Cine de San Sebastián preparada este jueves, a un día de que inicio de la edición 74 del certamen. Brad Pitt, Naomi Watts, Penélope Cruz y Jeremy Irons son algunas de las estrellas que pasarán por la alfombra roja del Festival de Cine de San Sebastián que arranca este viernes con diecisiete películas a competición por la Concha de Oro -cinco de directoras, una menos que en 2025- y el eco del genocidio en Gaza aún presente. EFE/Javier Etxezarreta

74. Donostia Zinemaldiak gaur gauean esango du agur, Kursaaleko itxiera galan, jaialdiko sari guztiak banatuta. 20:30etik aurrera, industriaren sarietatik hasi eta Sail Ofizialeko film onenaren Urrezko Maskorreraino, filmen ordezkariak eszenatokira igoko dira golardoa jasotzera. Aurten, gainera, lehendabiziko aldiz emango zaio jatorrizko musika onenari saria.

Dagoeneko batzuk banatu dira, hala nola Donostia sariak Werner Herzog eta Naomi Wattsi, kritikaren FIPRESCI saria Paul Thomas Andersonen One Battle After Another pelikulari, Euskadi Basque Country 2030 Agenda saria Diego Lunak zuzendutako Ceniza en la boca lanari edo industria arloko aintzatespenak. Baina orain, epaimahaiek eta Donostiako publiko anitzak 263 titulu zinematografiko ikusi ondoren, Zinemaldiko lanik onenak saritzearen ordua da.

Sail Ofizialean banatzen dira film onenaren Urrezko Maskorra, hiru Zilarrezko Maskor (zuzendaritza onenari, interpretazio protagonista onenari eta antzeztaldeko interpretazio onenari) eta epaimahaiaren bi sari (argazki eta gidoi onenei).

Ira Sachs zuzendari estatubatuarra buru duen epaimahaiak (Patricia Lopez Arnaiz aktore arabarrarekin) lehiaketa barruko 17 filmak ikusi eta irabazleak aukeratu dituzte dagoeneko.

Kritika zinematografikoa epaimahai beraren barruan egon daitezkeen korronteak bezalakoa da, eta, beraz, faboritoez hitz egitera ausartzea loteria hutsa da. Agian, adostasun handiena lortu duen pelikula Mike Leighen Tender Loving Care izan da. Bere azken filma izango da, ziur aski, berak esan duenez. Horixe izan da hasieratik Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak aipatutako apustu seguruetako bat. Baina kritika onak ere jaso ditu, kolore askotako beste batzuen artean, Gurrea gipuzkoarraren lan katalanak.

Aurten, lehen aldiz, sari bat gehitu zaio zerrendari: Jatorrizko Musika Onenaren SGAE Fundazioa Saria. Eva Gancedo, Aranzazu Calleja eta Olivier Arson konpositoreek aukeratuko dute, Sail Ofizialeko filmen artean, musikarik onena.

Beste sari garrantzitsu bat euskal produkziorik onenarentzat izango da. 19 film daude dira Euskal Zinemaren Irizar Sariaren lehian, eta gehienek EITBren parte-hartzea dute. Horiek zinemaldiko ia sail guztietan zehar banatzen dira. Marta Etura aktore donostiarrak eta Simon Blondeauk eta Txani Rodriguezek osatutako epaimahaiak aukeratuko du irabazlea.

Sari ofizialez gain, hainbat epaimahaik euren gustukoena aukeratuko dute New Directors, Horizontes Latinos, Zabaltegi-Tabakalera, Nest eta Culinary Zinema sailen artean.

Gainera, donostiarrei eta gazteei gehien gustatu zaizkien ere sarituko dira. Zinemaldiko “perlen” artean, bereziki gustukoak izan dira La bola negra (Javier Calvo eta Javier Ambrossi), Club Kid (Jordan Firstman) eta NAZA (Yuval Abraham eta Rachel Szor).

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X