Paperetik pantailarako jauzia
74. edizioa du aurten Zinemaldiak; 1953ean pantailaratu zen lehenengoz film bat, Il ritorno di Don Camilo italiarra, Donostiako Zinemaldiko programazioan. Jaialdian euskara entzuteko, baina, itxaron egin behar izan zen. “Ama Lur” filma izan zen Zinemaldian ikusi ahal izan zen lehen euskal filma, 1968an, eta Sail Ofizialean lehiatu zen euskarazko lehen filma, Ke arteko egunak izan zen, Antxon Eceizarena, 1989an.
Aurten, jatorrizko hizkuntza euskara duten 13 film proiektatuko dituzte Zinemaldian, eta euskara beste zenbait ekoizpenetan ere entzungo da, 26tan guztira. Guk Inurri itsuak EITBren parte hartzea duen filmaren adibideari begiratu diogu, film bat altxatzeko bidean hizkuntza, euskarak kasu honetan, zer arreta jasotzen duen erakusteko.
Igor Legarretaren filma Bizkaiko euskaraz filmatu dute, Las ciegas hormigas Ramiro Pinilla idazlearen jatorrizko gaztelaniazko testua euskarara ekarrita, eta paperetik pantailarako bidean katebegi izan diren hiru pertsonarekin hitz egin dugu, Igor Legarreta gidoigile eta zuzendariarekin, Gorka Lazkano hizkuntza aholkulariarekin eta Itziar Ituño aktorearekin.
Zure interesekoa izan daiteke
'Ghost in the Cell' filmak irabazi du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko film luzerik onenaren saria
Ikusi, primizian, "Hermanas" filmaren trailerra
Urkijok, "Hiru olatuak" filmari buruz: "Egin dudan pelikularik handiena da"
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da