Danny Boylek zuzendutako "Ink" da Zinemaldiko film sorpresa
Guy Pearce eta Jack O'Connell protagonista dituen thriller biografikoak Veneziako zinemaldia ireki zuen, eta orain Donostiara iritsiko da. Zuzendariak Victoria Eugenia Antzokian aurkeztuko du, larunbatean.
Ink Zinemaldiko aurtengo film sorpresa izango da. Danny Boylek zuzendutako lanak Veneziako jaialdiak inauguratu zuen, eta Urrezko Lehoiaren lehian egon zen. Orain, zuzendari ingelesak Donostiara ekarriko du.
Transpotting eta Slumdog Millionaire pelikuletako zuzendaria Zinemaldiko “seme kuttunetako” bat da. Antzerkian eta telebistan ibilbide luzea egin ondoren, bere lehen film luzearekin, Shallow Grave (1994), zuzendaritza onenaren Zilarrezko Maskorra eskuratu zuzen. Orain Donostiara itzuliko da, pelikula sorpresa besopean duela.
Bi proiekzio izango dira Victoria Eugenia Antzokian: lehenengoa, ostiralean 11:30ean, eta bere aurkezpen handia, larunbatean 16:00etan, Boylek berak aurkeztuta.
Inken, Larry Lambek (Jack O’Connell) Ruper Murdoch prentsako handikiaren (Guy Pearce) enkargua onartuko du, The Sun egunkari britainiarraren editorea izateko, eta betiko aldatuko dute hedabideen itxura mundu mailan. James Grahamen antzezlan baten adaptazioa da, eta gidoi lanetan parte hartu du antzerkigile britainiarrak.
Zure interesekoa izan daiteke
'Ghost in the Cell' filmak irabazi du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko film luzerik onenaren saria
Ikusi, primizian, "Hermanas" filmaren trailerra
Urkijok, "Hiru olatuak" filmari buruz: "Egin dudan pelikularik handiena da"
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da