EITBk “Odol Ilargia” seriea aurkeztuko du gaur Zinemaldian, EITB Galan
Fantasiazko thrillerra David R Losadak zuzendu du, Jon Muñoz eta Aitor Kortabarria ditu protagonista, eta Principe zinema aretoetan ikusiko da lehenengoz gaur, 17:00etan, hilaren 25ean PRIMERAN plataformara iritsi aurretik.
Odol Ilargia
Euskal Zinemaren Galaren biharamunean, EITBk bere Gala ospatuko du gaur, asteazkenarekin, Zinemaldian, 17:00etatik aurrera, Principe zinema aretoetan.
Ekitaldi horretan, Odol Ilargia bost ataleko seriea estreinatuko du EITBk. Fantasia kutsua duen thriller hau hilaren 25ean iritsiko da EITBren PRIMERAN plataformara. David R. Losadak zuzenduta, Julenen (Jon Muñoz) eta Ibairen (Aritz Kortabarria) istorioa kontatzen du. Hainbat gertaeraren ondorioz, bi lagunen arteko harremana eten eta bizitzen norabidea aldatu egin da, krimen lazgarri eta suizidio saiakera baten ondorioz.
Muñoz eta Kortabarriarekin batera, aktore hauek aritu dira seriean: Sambou Diaby, Nekane Otxoa, Itziar de Castro, Mikele Arizkorreta, Asier Valdestilla, Lier Alava, Aitor Borobia, Nerea Sanz, Iraia Elias, Iñigo Aranburu, Miriam Cabeza, Mikel Tello, Bárbara Rivas eta Miriam del Prado, besteak beste.
Zinemaldiko estreinaldiaren ondoren, PRIMERAN plataforman egongo da ikusgai, hilaren 25etik aurrera. Egun horretan estreinatuko dira lehen bi atalak; urriaren 1ean hirugarrena eta laugarrena, eta urriaren 8an, berriz, azkena.
Odol Ilargia EITBk bultzatutako deialditik sortutako hirugarren fikzio seriatua da, Desagertuta eta Zeru ahoak lanen ostean.
Zure interesekoa izan daiteke
'Ghost in the Cell' filmak irabazi du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko film luzerik onenaren saria
Ikusi, primizian, "Hermanas" filmaren trailerra
Urkijok, "Hiru olatuak" filmari buruz: "Egin dudan pelikularik handiena da"
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da