ECOFIN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadik lehen aldiz parte hartuko du Ecofinen fiskalitateari buruzko goi mailako taldean

Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, urrats hau Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoan lortutako akordioen emaitza da. 

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea, gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

Euskadik asteazken honetan lehen aldiz parte hartuko du Ecofin —Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza Ministroak biltzen dituen Europako Kontseilua—EBko organo ekonomiko-finantzarioaren fiskalitateari buruzko goi mailako taldeak Parisen egingo duen bileran, Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan azaldu duenez. 

Ubarretxenaren arabera, "urrats hau Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak egindako lanaren emaitza da". 

Aipaturiko goi mailako taldearen bileran fiskalitateaz arituko dira. Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak dauka fiskalitateari buruzko eskumena, foru ogasunen bitartez. 

Jaurlaritzaren izenean, Javier Garcia Ross Ogasun eta Finantza Saileko nazioarteko fiskalitaterako aholkulari eta Euskadiko Nazioarteko Fiskalitate Batzordeko koordinatzailea joango da bilerara, Ogasun Saileko iturriek baieztatu dutenez.

"Funtsezko aurrerapausoa da gure finantza autogobernuaren aitortzarako eta nazioarteKo foro fiskaletan Euskadiren interesak defendatu ahal izateko", nabarmendu du Ubarretxenak. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X