Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zortzi atxilotu, Berriozarren Munduko Kopako finala ikusten ari zen militar talde bati eraso egiteagatik

Guardia Zibilak eta Foruzaingoak hainbat atxiloketa eta miaketa egin dituzte gaur goizaldean, Iruñerrian. Atxilotuek joan den uztailaren 19ko istiluekin omen dute lotura. Egun horretan gertatu zen erasoa, Espainiaren eta Argentinaren arteko Munduko Kopako partidarekin bat, Berriozarko taberna bateko terrazan. Auzia sekretupean dago. 

agresion_militares_berriozar_navarra_mientras_veian_final_mundial

Militarren aurkako erasoaren unea. Argazkia: ATME/Europapress

Zortzi pertsona atxilotu dituzte Iruñerrian, joan den uztailean Munduko Futbol Txapelketako finala ikusten ari zen militar talde bati Berriozarko taberna batean egindako erasoarekin zerikusia dutelakoan. Guardia Zibilak eta Foruzaingoak elkarrekin egindako operazioa da, eta Iruñeako hainbat auzotan eta Iruñerrian miaketak egin dituzte astearte goizaldean.

Uztailaren 19an izan zen erasoa, gaueko 22:00ak pasata, Espainia eta Argentinaren arteko Munduko Txapelketako finalaren bigarren zatian. Erasoa segurtasun-kamerek grabatu zuten. Antza denez, Aitzoaingo kuarteleko militar talde bat tabernako terrazan zegoen partidua ikusten, eta kaputxadun talde batek eraso egin zien. Dozena erdi bat pertsona zauritu ziren.

Kasuaren ardura duen epaitegiko titularrak sekretupean utzi ditu jarduketak, eta ez da baztertzen datozen orduetan atxiloketa gehiago izatea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X