SUTEA IRUÑEAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi gaixok ospitalean jarraitzen dute, Aita Menni klinikako sutearen ondorioz

62 urteko gizon bat zainketa intentsiboetako unitatean dute, eta 37 urteko emakume bat, psikiatrian. Gainerakoei sendagiria eman diete dagoeneko. 

Residencia Padre Menni.



EUROPA PRESS

20/9/2026

Iruñeko Aita Menni klinikaren kanpoaldea. Argazkia: Europa Press

Iruñeko Aita Menni klinikan izandako sutea dela eta, erietxean jarraitzen dute bi gaixok: 62 urteko gizaseme bat, zainketa intentsiboen unitatean (ZIU), eta 37 urteko emakume bat, psikiatrian. Nafarroako Unibertsitate Ospitalean zeuden gainerako pazienteei gaur eman diete sendagiria, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak jakinarazi duenaren arabera.

Sutea larunbat arratsaldean gertatu zen, eta 56 urteko egoiliar bat eta beste 18 pertsona zauritu ziren. Zentroko sei langile ere artatu zituzten, baina ke-intoxikazio arina zutelako, eta etxera bidali zituzten. Atzo, igandearekin, 11 pertsona zeuden erietxeratuta, eta behaketan zegoen pazienteetako bat ohiko ospitalizaziora eraman zuten. 

Klinikak gaur zabaldu ditu berriro ateak, lehen hiru solairuak bederen, eta ebakuatutako paziente gehienak egoitzara itzuli dira. Beheko solairua, sutea piztu zen lekua, itxita eta zigilatuta dago, ikerketa errazteko. Gogora ekarri behar da Espainiako Poliziak uste duela sutea nahita piztu zutela, eta egoiliar bat atxilotu zuela gertakariekin zerikusia zuelakoan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X