Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Gorpua joan den asteazkenean aurkitu zuten 54 urteko emakumearen etxean. Suhiltzaileek ireki behar izan zuten, familia ezin baitzen barrura sartu.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du Barakaldon (Bizkaia) 54 urteko emakume baten gorpua aurkitu eta egun batzuetara. Izan ere, autopsiaren arabera, heriotzaren kausan "kriminalitate zantzuak" atzeman ditu.
Segurtasun Sailak ohar bidez azaldu duenez, emakumea joan den asteazkenean topatu zuten hilotz, bere etxean. Suhiltzaileek zabaldu behar izan zuten atea.
Batzorde judizialak gorpua jaso eta Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundera eraman zuten, autopsia egin ziezaioten. Hain justu, "kriminalitate zantzuak" zeudela ondorioztatu du azterketak.
Hori horrela, Ertzaintzaren Ikerketa Kriminaleko Bizkaiko Zerbitzuak ikerketapean jarri du heriotza, horren nondik norakoak argitze aldera.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik