Migrazio-krisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako

"Ceutatik eta Melillatik Espainian modu irregularrean sartzeak ez du Penintsulan geratzeko eskubiderik ematen, ezta Europar Batasuneko gainerako herrialdeetan askatasunez ibiltzeko ere", esan du Espainiak Marokon duen enbaxadak bere X sareko bere kontuan.

ceuta migranteak migrazioa migracion migrantes

Migrazio krisi betean, Espainiak Rabaten duen enbaxadak kanpaina bat abiatu du Ceuta eta Melillan sartzeko saiakerak indargabetzeko, sare sozialetan zabaldutako deialdi berrien aurrean. Izan ere, datorren asteazkenerako, Marokoko hauteskundeak deituta dauden egunerako, egin dute muga gurutzatzeko deialdia.

"Ceutatik eta Melillatik Espainian modu irregularrean sartzeak ez du Penintsulan geratzeko eskubiderik ematen, ezta Europar Batasuneko gainerako herrialdeetan askatasunez ibiltzeko ere", esan du Espainiak Marokon duen enbaxadak X sareko bere kontuan.

"Ez utzi desinformazioak engainatzen. Auzitegi Gorenaren epai berriak itsasoz sartzen direnekin jarraitu beharreko prozedura zehazten du. Ez du Atzerritarren Legea aldatzen. Ez du itzulera eragozten", dio kanpainako mezu nagusiak.

Esan bezala, sare sozialen bidez zabaldutako deialdia irailaren 23rako da.

Uztailaren 30eko zeharkatze masiboan ere, sare sozialek berebiziko indarra izan zuten, 70.000 pertsonak egin baitzuten bat deialdiarekin.

Migratzaile gehienak, baina, Marokora itzuli ziren. Halere, badira oraindik Espainian jarraitzen duten migratzaileak ere; gehienak, gazteak. 

Krisiak Madrilen eta Rabaten arteko harremanak tenkatu ditu, eta gutxienez 140 hildako eragin ditu denbora gutxian, erakunde zibilen arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X