EPAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bati lau urteko zigorra ezarri diote 80 urteko gizon bati 400.000 euroko iruzurra egiteagatik

Iruzurgileak harreman sentimentala zutela sinestarazi zion gizonari, eta amarruen bidez, etxebizitza bat erostarazi eta hainbat transferentzia eginarazi zizkion. Epaiaren arabera, dirutza itzuli beharko du zigortutako emakumeak. 

Emakume bati lau urteko kartzela zigorra ezarri dio Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak 80 urteko gizon alargun bat engainatu eta 400.000 euroko iruzurra egiteagatik. Epaiak frogatutzat eman du, gizonaren egoera zaurgarria baliatuta, harreman sentimentala zutela sinestarazi ziola andrazkoak, eta testuinguru horretan, etxebizitza bat erosarazi eta hainbat transferentzia eginarazi zizkiola. Espetxe zigorra betetzeaz gain, emakumeak dirua itzuli beharko du.

Epaiaren arabera, egun Donostian bizi den biktimak Bruselan (Belgika) ezagutu zuen emakumea, eta horrek bere bikotekidea izan nahi zuela sinestarazi zion. Sasi-harreman horren baitan, bikotea Deniara (Alacant) joan zen bizitzera eta gizonak etxebizitza erosi zuen han. Kontua da iruzurgileak ez zuela etxebizitzaren erdia pagatu, baina eskrituratan haren aldeko 132.055 euroko dohaintza egiteko konbentzitu zuela gizona.

Hilabete batzuk igarota, gaixo zegoen amari etxebizitza bat erosteko dirua behar zuela sinestarazi zion akusatuak, eta hori pagatzeko, 233.500 euroko transferentziak eginarazi zizkion, “etxe horren jabea izango zela esanez”. Gerora, beste transferentzia batzuk (7.500 euro) egiteko eta kreditu txartelaren gakoak emateko konbentzitu zuen. Azken horri esker, hainbat aldiz atera zuen esku-dirua eta senitartekoen aldeko zenbait transferentzia egin zituen.  

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X