Berriozarko taberna batean Munduko Kopako finala ikusten ari zirela hainbat laguni egindako erasoa ikertzen ari dira
Futbol partida ikusten ari zen militar talde bati barra eta borra hedagarriekin eraso egin omen dio hamar bat lagunek osatutako talde batek. Gutxienez hiru pertsona zauritu dira. Oraingoz ez dute inor atxilotu, erasotzaileek ihes egin zutelako.
Berriozarko erasoaren une bat, kameren grabaziotik ateratako irudia. Argazkia: ATME/EuropaPress
Guardia Zibilak ikerketa abiatu du igande gauean Berriozarko (Iruñerria) taberna batean Munduko Kopako finaleko partida ikusten ari zen pertsona talde batek jasandako erasoaren harira; dirudienez, barra eta borra hedagarriak zeramatzaten kaputxadun batzuek hainbat militarrek osatutako talde bati eraso egin zioten.
Iturri batzuen arabera, erasotuak izan ziren zenbait lagun Nucleo Nacional talde naziarekin lotuta daude.
Gertaera 22:15ak aldera jazo zen, Berriozarko taberna batean. Antza denez, Aizorrozko —Aitzoain— kuarteleko militarrak joan ohi dira bertara, eta atzo gauean ere han elkartu ziren futbol partida ikusteko; terrazan bezero gehiago zegoen.
Une batean, hamar bat kaputxadun sartu ziren tabernan, eta espresuki militarrak zeuden mahaiartera joan ziren, eta barra eta borra hedagarriekin joka hasi zitzaizkien.
Guardia Zibilaren iturriek EFE agentziari jakinarazi diotenez, gutxienez hiru militar zauritu dira; horietako batek buruan zauri irekia du eta hainbat saihets hautsita. Halaber, emakume batek sudurra hautsita du. Guztira, zei zauritu daude; horietako batzuk bertan artatu zituzten eta beste batzuk osasun-zentro batera eraman zituzten.
Oraingoz ez da atxiloketarik egin, erasotzaileek ihes egin zutelako. Bestalde, erasoa jasan dutenetako batzuek salaketak jarri dituzte, eta militarren aurkako delitua denez, Guardia Zibilaren polizia judiziala arduratuko da ikerketaz.
Horrez gain, erasotzaileek kalteak eragin zituzten lokaleko beiratean eta altzarietan.
ATME militarren elkarteak ikerketa eskatu du
Espainiako Tropa eta Marinelen Elkarteak (ATME) atzo Berriozarren izandako eraso "latza" gaitzetsi du eta gertakari horiek zigorrik gabe ez geratzeko eskatu du.
Elkarteak gogor deitoratu du "zerbitzari publikoak eraso koldar eta antolatu baten biktima izana".
ATMEk salatu duenez, "haien bila joan ziren zuzenean, tabernan haurrak eta familiak ere bazirela kontuan hartu gabe", eta zaurituei eta haien senideei babesa helarazi die.
Elkarteak ikerketa zorrotza zabaltzeko eskatu die Justiziari eta Poliziari, egileak identifikatzeko.
Berriozarko alkateak erasoa deitoratu du
Berriozarko alkate Iker Mariezkurrenak (EH Bildu) erasoa deitoratu du, eta nabarmendu du gertaera horiek ez liratekeela "inoiz gertatu behar gure herrian”.
Ohar baten bidez, alkateak elkarbizitza demokratikorako eta errespeturako deia egin du, “Berriozarko herritarren berezko bi elementu baitira”.
Azkenik, kezkatuta agertu da "udalerrian elementu eta sinbologia neonaziak" agertu direlako, eta adierazi du elementu eta sinbologia horiek ez dutela "lekurik Berriozarren”.
Zure interesekoa izan daiteke
Azpeitiko hilketaren ustezko egilea atxilotu dute Ondarroan
Ertzaintza bere bila ari zen asteartetik, eta azkenean ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du Ertzain-Etxean gaur goizaldean.
Kontrolpean hartu dute Urzainkiko baso-sutea, abuztuaren 14an piztu eta astelehenean bizitu ondoren
Ostiral gauean brigada batek bertan jarraituko du, zaintza-lanak egiten. Joan den asteartean, itzaltze-lanek sutea perimetratzea ahalbidetu zuten, eta, horri esker, su-gune beroen gainean jardun ahal izan zuten. Ordutik, egoerak hobera egin du.
Bederatzi zauritu A-21 errepidean, Irunberrin, bost ibilgailuk talka eginda
Ezbeharra ostiraleko 18:17an jazo da, eta istripuan zauritutako zortzi pertsona Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte. Zaurituek hainbat lesio dituzte, batez ere traumatismoak.
Barakaldon ostegunean tirokatu zuten gizona hil egin da
Osteguneko 20:30ean, Lasesarre futbol-zelaiaren inguruan, gizon batek ibilgailu baten barrutik hainbat aldiz egin zion tiro eskopeta batekin.
Epaileak artxibatu egin du Getxoko Irurak Bat jauregitxoaren kasua, hirigintza deliturik eta prebarikaziorik ez dagoelako
Magistratuak uste du higiezina eraistea (2024ko abuztuan egin zen) hirigintza-araudiaren babespean zegoela, eta ondorioztatu du ez dagoela ikertzen jarraitzeko oinarririk. Hamar pertsona ikertuta zeuden auzian, tartean EAJko hiru zinegotzi ohi. Testuinguru horretan, Getxoko PPk eta EH Bilduk helegiteak aurkeztuko dituztela iragarri dute.
Menako Haraneko sutea gertutik jarraitzen ari da Araba, Artziniegatik hurbil baitaiteke
Sute honek Burgos eta Arabaren arteko mugan dagoen baso-eremu bati eragin diezaioke. Une honetan, hogei bat baliabide ari dira lanean sua itzaltzeko, tartean aireko sei baliabide.
Ertzaintzak laguntza eskatu die beste polizia indar batzuei Azpeitiko hilketaren harira
Azken orduotan, inguruko hainbat establezimenduri zaintza-kameren grabazioak eskatu dizkiete, gertakariak izan ziren kaleko irudiak jasotzen dituztenak, ikerketaren baitan. Ikerketak aurrera jarraitzen du, hiltzailea lehenbailehen aurkitzeko asmoz.
Ikasturte berria ate joka, familiak azken erosketekin ari dira
Ikasturtea hasteko egun gutxi falta direnean, familiak azken erosketak egiten ari dira. Liburuak, arropa eta eskola-materiala tarteko, ikasle bakoitzeko batez beste 500 euro inguruko gastua dakar itzulera honek.
Euskadiko errepideetan izandako ezbeharren kopuruak % 18,5 egin du behera uda honetan
Ibilbide luzeko joan-etorriak 4,28 milioira iritsi dira; bitartean, nazioarteko trafikoa egonkor mantendu da, eta barnekoa ia % 2 hazi da.
Sei pertsona zauritu dira Bilbon, autobus baten eta tranbia baten arteko talkan
Istripua 14:00ak aldera jazo da, Plaza Biribilean. Autobusaren gidariak maniobra bat egin behar izan du biribilgunean, gurutzatu zaion taxi bat saihesteko, eta aurrez aurre jo du tranbia.