Gizon bat atxilotu dute A-68 errepidean, bikotekideari eraso egitea eta bide segurtasunaren aurkako delituak egotzita
Hainbat lekukok gizon bat emakume bati eraso egiten ikusi zuten Ribaforadako zerbitzugune batean, eta herritarren laguntzari esker gelditu eta atxilotu egin zuten. Halaber, drogen eraginpean eta gidabaimeneko punturik gabe gidatzen ari zen.
Foruzaingoak 47 urteko gizon bat atxilotu du bart A-68 errepidean, genero indarkeria eta bide segurtasunaren aurkako delituak leporatuta. Aipaturiko gizona emakume bati eraso egiten ikusi zuten Ribaforadako zerbitzugune batean, eta herritarren abisuari esker ibilgailua gelditu eta ustezko erasotzailea atxilotu egin zuten.
Gainera, agenteek egiaztatu ahal izan zutenez gizona gidabaimeneko punturik gabe eta drogen eraginpean gidatzen ari zen.
Eraso matxista atzo 21:00ak aldera gertatu zen A-68 autobideko zerbitzugune batean, Ribaforada parean, lekukoek Foruzaingoari emandako informazioaren arabera.
Segidan, erasotzailea eta biktima auto berean sartu ziren eta lekukoek Foruzaingoari deitu zioten.
Abisuaren berri izan orduko ibilgailua bilatzeko dispositiboa abiatu zuen Foruzaingoak, eta, minutu batzuk geroago, geldiarazi egin zuten A-68 errepideko 91. kilometroan.
Gidaria identifikatu ondotik, agenteek egiaztatu zuten gidabaimeneko puntu guztiak galduta zituela. Halaber, positibo eman zuen droga proban.
Hori guztia dela eta, Foruzaingoa ibilgailuak geldiarazi eta gizona atxilotu egin zuen. Atxilotua, berriz, Foruzaingoak Tuteran duen polizia etxera eraman zuten, epailearen esku utzi aurretik.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera