Sei hilabeteko kartzela zigorra eta isuna ezarri diote kargua lortzeko titulu bat faltsutu zuen Osakidetzako Segurtasun buru ohiari
Kondenatua ez da kartzelan sartuko, epaiak hala ezarrita, betiere bi urtez berriro deliturik egiten ez badu.
Gasteizko epaitegi batek sei hilabeteko kartzela-zigorra eta 1.080 euroko isuna ezarri dio Osakidetzako Segurtasun buru izandakoari, kargua lortzeko unibertsitate-titulu faltsu bat "horren jakitun eta borondatez" aurkezteagatik.
2025eko abenduan, Osakidetzak Segurtasun arduraduna kargutik kendu zuen, lanposturako eskatzen zen unibertsitate-titulua espedientean agertzen ez zela egiaztatu eta hark titulua ez zuela onartu ondoren.
Gaia auzitegietan amaitu zen, eta orain Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Instrukzioko Sekzioko 1. plazak adostasun-epaia eman du; hau da, akusatuak gertakariak onartu egin ditu, kondena txiki baten truke.
Kondenatua ez da kartzelan sartuko, epaiak, irmoa denak, bi urtez eteten duelako espetxe-zigorra bete behar izatea, aldi horretan berriro deliturik ez egiteko baldintzarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera