Delituak
Atxilotu eta ikertuen aurrekarien berri ematen hasi da Ertzaintza
Atxilotuen jatorriaren berri ematen hasi eta urtebetera iragarri du Bingen Zupiriak irizpide berria. Helburua “informazio ahalik eta argiena” ematea dela azaldu du, baina “estigmak sortzen ditu”, EH Bilduren iritzian.
Vivanta hortz kliniken itxierak utzitako kaltetuek irtenbide bateratua eskatu dute Portugaleten egindako elkarretaratzean
Euskadiko 4 zentro eta Nafarroako bat itxi dituzte urtebetean, zorrengatik. Milaka bezero geratu dira tratamendua burutu gabe, baina ordaintzen jarraitu behar dute.
Anderren heriotzan inplikatutako agenteei espedientea egitea baztertu duen alkatetzaren dekretua errekurritu egin dute
Udaltzaingoaren atxiloketaren ostean hildako Ander gazte santurtziarraren familiak alkatetzaren dekretuaren aurkako helegitea aurkeztu du Udalean. Izan ere, dekretu horrek Anderren heriotzarekin lotutako agenteei espedienteak egitea bertan behera uztea ekarri du. Horretarako, auzia judizializatuta dagoela argudiatu dute.
17 lagun identifikatu dituzte Donostian "antolatutako gazte taldeekin lotuta"
"Horrez gainera, agenteek buru beroki eta maskara ugari konfiskatu zituzten, baita liskarrak sortzeko erabili ohi diren eta bizikidetzari mesede egiten ez dioten beste objektu batzuk ere", adierazi du Donostiako alkateak. Operazioak irekita jarraitzen du.
Istilurik ez euskal hiriburuetan, Blocusek txikizioak eragiteko dei egin arren
Bizkaiko eta Gipuzkoako hiriburuetako erdiguneko dendek egurrezko oholak jarri dituzte erakusleihoetan, babes gisa. Ertzaintza eta udaltzaingoak "erne eta koordinatuta" daude egoeraren jarraipena egiteko.
Bi gazte espetxeratuta Valentzian Blocusekin lotuta, eta fidantzarik gabe behin-behinean aske Bilbon atxilotutakoa
20 urteko gizonak epaitegira joan beharko du aldian-aldian, baita prozeduraren instrukzioan deitzen dioten bakoitzean ere. Mugimenduari lotutako sare sozialetako kontu baten administratzaile gisa identifikatu zuten.
Bi pertsona atxilotu dituzte Galdakaon puntzoi batekin eta metalezko barra batekin beste biri eraso egitea egotzita
Atxilo hartutakoak 56 urteko gizon bat eta 44 urteko emakume bat dira, hainbat aurrekari dituztenak. Biktimak, 53 urteko gizaseme bat eta 50 urteko emakume bat, ospitalera eraman zituzten.
Vaquerok "indarkeriarik gabeko kaleak" aldarrikatu ditu, sareetan ekintza bandalikoak egiteko mezuak zabaldu ostean
Maribel Vaquero EAJren Kongresuko bozeramaile eta Gipuzkoako hautagaiak "indarkeriarik gabeko kaleak" aldarrikatu ditu, eta "lasaitasuna eta erantzukizuna" bultzatzearen aldeko deia egin du, sare sozialen bidez Blocus mugimenduak ekintza bandalikoak egiteko deia egin ostean. Gau Beltza “kale borroka” bihurtzea saihesteko eta indarkeria anbiguotasunik gabe arbuiatzeko eskatu du Vaquerok.
Ertzaintzak Bilboko diskoteka bat itxi du, segurtasun "gabeziak" atzeman ostean
Larunbaterako aurreikusitako ospakizunen harira egindako ikuskapen baten ondoren ezarri dute debekua. Agenteek Deustuko establezimendu horren autobabes-planarekin edo instalazio elektrikoarekin lotutako irregulartasunak atzeman dituzte.
Delitu kopuruak % 1,2 egin du behera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan irailera bitartean
Urtarriletik irailera bitartean, 109.512 delitu erregistratu dira guztira: % 79,6 presentzialak izan dira, eta % 20,4, informatikoak.
Nafarroan modu irregularrean bildutako 88 kilo perretxiko konfiskatu dituzte
Erroko eta Ultzamako zentro mikologikoei eman dizkiete atzemandako perretxikoak, ondoren jantoki sozialetan banatzeko. Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak egingo du gertatutakoaren jarraipena.
Romo Futbol Clubeko entrenatzaileetako bat atxilotu dute adingabeen sexu askatasunaren aurkako delitu bat egotzita
Atzo arratsaldean lau salaketa jaso zituen Ertzaintzak atxiloketa horrekin lotuta. Ikerketak zabalik jarraitzen du, biktima gehiago dauden argitzeko. Futbol taldeak oharra kaleratu du "gaitzespenik irmoena" adieraziz.
Astelehenean Bilbon izandako istiluek 65.000 euroko kalteak utzi dizkiote Udalari
Eragina 55.000 eurokoa izan da altzari publikoetan, eta horri Udaltzaingoaren moto bat gehitu behar zaio. Bestelako garbiketa- eta babes-zerbitzuen kostuak ez daude kantitate horietan sartuta.
Gizon bat atxilotu dute Urduñan, beste bati eraso egin eta begian lesio larriak eragiteagatik
Atxilotuak ustez metalezko objektu batekin eraso zion biktimari, eta zauriak eragin zizkion aurpegian, batez ere ezkerreko begian. Hori dela eta, zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman zuten, anbulantzian. Atxilotua kartzelara bidali dute.
Ziberiruzur baten biktima bati 20.965 euro itzultzera zigortu du epaitegi batek Kutxabank
Biktimak SMS mezu bat jaso zuen banketxearen izenean. Mezu horretan ohartarazten zitzaion ustez bere kontura sartu zela norbait, eta esteka bat zuen eskura, sarbide hori onartzen ez bazuen ukatu ahal izateko. Ebazpena oraindik ez da irmoa.
4.814 emakume indarkeria matxistaren biktima izan dira aurten Euskadin
Lurraldeka, urteko lehen sei hilabeteetan, Bizkaiak 3.044 eraso eta 2.446 emakume biktima zenbatu ditu, Gipuzkoak 1.915 biktimizazio, eta indarkeriaren biktima diren 1.550 emakume, eta Arabak 1.073 eraso eta 818 kaltetu. Gaur egun, 31 emakumek dute eskolta.
Fiskaltzak zigor eskaerari eutsi dio Osakidetzako lan eskaintza publikoaren auzian
Epaiketaren azken saioan, bi akusatuek deklaratu dute. Mediku akusatuak ukatu egin du errainari azterketa filtratu izana. Oposizioko kideak salatu duenez, prozesuari uko egin zion, Osakidetzako goi-karguek "beldurtu" eta "eginahalak egin zituzten" osasun sistema pribatura joan zen arte.
Irungo komisarian jarraitzen dute terrorismoa leporatuta atxilotutako bi lagunek, eta ikerketapean dagoen hirugarrena IRArekin lotura lukeen irlandar bat da
Ezker abertzalearekiko disidenteak diren 34 urteko gizonezkoa eta 22 urteko emakumezkoa lirateke atxilotuak. Datozen egunetan Auzitegi Nazionalaren esku jartzea espero da.
Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Irunen, terrorismo delitua egotzita
Irailaren 26an, Ertzaintzak Eskoriatzako kontrol batean "segurtasun-indarrei buruzko material susmagarria zeramaten" hiru pertsona identifikatu zituen. Pertsona horietako bi Irungo ertzain-etxean agertu dira gaur, eta atxilotu egin dituzte. Auzitegi Nazionalera eramango dituzte laster.
Bi adin txikiko atxilotu dituzte Burgosen, ahoa estalita eta eskuak lotuta agertu zen adineko emakume baten heriotzagatik
Emakumeari egindako autopsiak agerian utzi zuen arnas gutxiegitasunaren ondorioz hil zela. Ahoa estalita eta immobilizatuta, ezin izan zuen bere egunerokoan erabiltzen zuen oxigeno-aparatua jarri.