Astelehenean Bilbon izandako istiluek 65.000 euroko kalteak utzi dizkiote Udalari
Eragina 55.000 eurokoa izan da altzari publikoetan, eta horri Udaltzaingoaren moto bat gehitu behar zaio. Bestelako garbiketa- eta babes-zerbitzuen kostuak ez daude kantitate horietan sartuta.
Ibilgailuak eta altzari publikoak sutan, Bilboko istiluetan. Argazkia: Europa Press
Vito Quiles xaxatzaile ultraren ekitaldiaren aurkako protesten testuinguruan izandako istiluek 65.000 euroko kalteak utzi dizkiote Bilboko Udalari. Istiluetan 17 pertsona atxilotu zituzten.
Juan Mari Aburto alkateak atzo "faxista" deitu zien arduradunei, eta 55.000 eurotan zenbatu zituen kaputxadunek Udalari eragindako kalteak. Kaltetutako hiri-altzarien elementuen artean, kiskalitako 38 edukiontzi eta 9.600 euroko balioa duen Udaltzaingoaren moto bat nabarmentzen dira.
Udalak zehaztu duenaren arabera, balantze horri garbiketa-, suhiltzaile- eta polizia-zerbitzuen gastuak gehitu behar zaizkio, baita ibilgailu partikularrei eragindako kalteak ere.