Juan Maria Aburto

2026/08/24 - 10:41

Aburtok batzuek indarkeria matxistaren aurkako mezua ez bereganatzea gaitzetsi du, eta "Polizia gainean izango" dutela ohartarazi

Asteko Nagusiko lehen asteburua igarota, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak adierazi du "pozik" dagoela hiriko kaleak gainezka daudelako eta giroa pil-pilean delako. EAJk Bilboko Alkatetzarako hautagaia aldatzeko hartu duen erabakiaz ere mintzatu da, eta "normaltasunez" hartu zuela eta horrelako aldaketak politikan "normalak" direla esan du. Aurrerantzean, "Mikel Hidalgok nire laguntza osoa izango du", adierazi du. 

2026/08/21 - 17:36

Aurtengo Aste Nagusia azkena izango da Juan Mari Aburtorentzat Bilboko alkate bezala

12 urtez alkate izateak ematen duen perspektibarekin, Aste Nagusiak izan duen bilakaeran herritarren parte-hartzea nabarmendu du. Oraindik bada zer hobetu eta kontuan hartzeko moduko kezkak eta erronkak. Horren harian, konpartsekin gorabeherak izan arren, gaur egun harremana errespetuzkoa dela esan du. Jaia lehertzeko egun bakarra falta denean, alkateak ere urduri eta emozio handiz bizi ditu ordu hauek.

2026/07/17 - 14:03

12 urtean pantaila handirik ez duela jarri argudiatu du Aburtok eta Etxeberriak finala Plaza Berrian ikusteko gonbita egin du

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak azaldu duenez, Munduko Futbol Txapelketako finala ikusteko pantaila erraldoiak jartzeko eskaera bakarra jaso du Udalak, PPrena, eta onartu egin du. Gasteizko Udalak Plaza Berrian pantaila erraldoia jarriko du eta Maider Etxebarria alkatea Espainiako kamiseta jantzita agertu da kazetarien aurrera eta igandean Plaza Berrira joateko deia egin du. 

2026/03/02 - 11:38

Juan Mari Aburto: “Bilboko turismo tasa nekez sartuko da indarrean aurten”

Bilboko alkateak onartu du 2026an aktibatu nahiko lukeela tasa turistikoa, horrek izango lukeen eragin ekonomikoagatik, baina ohartarazi du epe administratiboek zaildu egiten dutela. Ordenantza, ziurrenik, datorren urterako onartuko da. Aburtok gogorarazi du turismoa tokiko ekonomiaren % 8 dela, eta diru-bilketak bilbotarren bizi-kalitatea hobetzeko eta hiriko garapena eta enplegua indartzeko balioko duela.

Brindisa bilboko udaletxean, aurrekontuak presupuestos 2026
2025/12/29 - 12:48

Bilboko Udalak 2026rako aurrekontua onartu du, eta urte bukaerako ohiko brindisa egin dute alderdi guztiek

EAJren eta PSEren botoak nahikoak izan dira aurrekontua onesteko, oposizioaren proposamenak onartu gabe. Hiriburuak 751 milioi euro izango ditu, 2025ean baino 32 milioi gehiago, eta gizarte gastua asetzeko, azpiegiturak hobetzeko eta kultura bultzatzeko erabiliko dira nagusiki. Azken urteetan bezala, Bilboko Udala ez da zorpetuko. Aurrekontuak onartu ondoren, Bilboko Udaleko alderdi politiko guztiek arabiar aretoan topa egin dute.

1 2 3 ... 18 »

Asteko irakurriena