Aldakako ebakuntza egingo diote berriro Aburtori, martxoaren 9an
Hilabete eta erdi inguru beharko du osatzeko, eta Amaia Arregi egungo alkateordeak beteko ditu alkate lanak aldi horretan.
Juan Maria Aburtoren artxiboko irudia
Juan Mari Aburto Bilboko alkateari aldakako ebakuntza egingo diote berriro, eta, ondorioz, datozeen asteetan ez da alkate lanetan izango. Ebakuntza martxoaren 9an egingo diote, eta hilabete eta erdiz, edo bi hilabetez, bizitza publikotik kanpo egongo da. Amaia Arregi egungo alkateordeak beteko ditu alkate lanak aldi horretan.
TeleBilbaoko La Kapital saioan egindako elkarrizketa batean eman du horren berri Aburtok. Eskuineko aldakan egin behar dioten hirugarren ebakuntza da oraingoa, "orain arte ez delako ondo geratu". "Nekagarria da, gero eta min handiagoa dut, ibiltzea eta zutik normal egotea eragozten dit. Alternatiba bakarra ebakuntza egitea da", adierazi du.
Bizitza publikotik kanpo dagoen bitartean, Amaia Arregi izango da jarduneko alkatea.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik