Juan Maria Aburto
2025/03/17 - 10:30
Aburto: ''Bilbo, gehienbat, tentsionatutako eremu izendatuko dugu''
Bilboko alkateak nabarmendu duenez, apirilean zehar mugatutako eremua zein izango litzatekeen iragartzeko lanean ari dira.
2025/01/13 - 10:31
Aburto: ''Bilbon etxebizitza turistikoak mugatzeko unea iritsi da''
Bilboko alkateak Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean esan duenez, oraingoz turismoa ez da arazoa Bilbon, baina iritsi da pisu turistikoen kopurua arautzeko eta mugatzeko unea.
2024/12/17 - 21:07
Ines Anitua, Jose Ignacio Gorigolzarri eta Ernesto Valverde, ''2024ko Bilboko Ospetsuak'' sarietan
Euskadiko Automozioaren Klusterraren zuzendaria, Ines Anitua; Caixabankeko presidentea, Jose Ignacio Gorigolzarri, eta Athleticeko entrenatzailea, Ernesto Valverde, dira "2024ko Bilboko Ospetsuak", euren ibilbidea eta "hiriaren alde izan duten dedikazioa" aitortzeko.
2024/11/27 - 22:24
1,5 milioi led argi baino gehiago piztu dituzte Bilbon Gabonei hasiera emateko
Juan Mari Aburto alkateak sakatu du hiri guztiko argiak piztu dituen botoia. Argiak urtarrilaren 6ra arte egongo dira jarrita, 18:00etatik 22:00etara.
2024/10/11 - 21:34
Bilboko Udalak lan egingo du New Yorkerako hegaldiak 2025eko irailetik aurrera luzatzeko
Bitartean, Arabako PPk EAJri eta PSE-EEri leporatu die "ez betetzea Forondarekin hartutako konpromisoak eta Foronda Atlantikoan zeharreko hegaldietarako EAEko aireportu nagusia izango zela iragartzen zuen gobernu-akordioa".
2024/10/03 - 17:40
Bilbon Segurtasunak eragiten du kezka; Donostian, Etxebizitzak eta Gasteizen eta Iruñean, Osasungintzak
Osasuna, Etxebizitza eta Herritarren Segurtasuna dira udalek lehentasunez landu beharko lituzketen eremu nagusiak, Hego Euskal Herriko biztanleen ustez.
2024/10/03 - 09:45
Albiste izango dira: EITB Focus, segurtasun dispositiboak Europako hiru partida direla-eta eta Ekialde Hurbila
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/03 - 08:00
Herritarrek 6ko nota jarri diote udalen kudeaketari, eta Asironek eta Aburtok puntuaziorik altuenak dituzte
Joseba Asiron Iruñeko agintaria da alkateen artean notarik onena lortu duena. Iruñeko agintariak 6,3ko nota jaso du, Juan Mari Aburtok 6koa, Maider Etxebarriak 5,7koa eta Eneko Goiak 5,1ekoa.
2024/09/23 - 16:29
Bizkaiko Ekintzailetza Zentroak azalera bikoiztu du, 8.000 m2-ra arte; % 80 bete dute, dagoeneko
B Accelerator Tower (BAT) zentroaren bigarren fasearen inaugurazioan izan dira Imanol Pradales lehendakaria, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia eta Juan Maria Aburto Bilboko alkatea, eta instalazio berriak bisitatu dituzte geroago.
2024/09/19 - 12:54
Aburtok Bilbon tasa turistikoa jartzearen alde egin du: 'Ez dugu marka gehiago hautsi behar'
Bilboko alkateak ETB1eko 'Egun on' saioan esan duenez, Bilbok ez du turismoan marka gehiago hautsi beharrik, turismo jasangarriago baten alde egin behar du. Gainera, hirian tasa turistikoa ezartzeko prest agertu da.
2024/09/13 - 13:44
Gobernua "kritikatzeagatik" Segurtasun Itunetik kanpo ez geratzeko eskatu dio Aburtok PPri
Bilboko alkateak hausnarketarako deia egin die esparru publikoko sindikatuei, "borroka sindikala ez baita herritarrei egunerokoan kalte egiten dien hori".
2024/09/12 - 15:33
Elkarretaratzea egin dute Bilbon, Santutxu auzoan izandako emakumearen hilketa gaitzesteko
Bilboko Udalak elkarretaratzea egin du, bart Bilboko Santutxu auzoan Yanely Gonzales 31 urteko emakumearen hilketa matxista salatzeko. Ertzaintzak 34 urteko gizonezkoa atxilotu du, haren bikotekidea, ustezko hiltzailea delakoan.
2024/09/10 - 09:56
Albiste izango dira: Harris-Trump debatea, Suizidioa Prebenitzeko Eguna, eta Pradales hiriburuetako alkateekin
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/09 - 14:19
Lehendakaria Gasteizko, Bilboko eta Donostiako alkateekin bilduko da asteartean, irailak 10
Goizean jasoko ditu EAJko Juan Maria Aburto eta Eneko Goia alkateak, eta PSE-EEko Maider Etxebarria, Ajuria Enea Jauregian.
2024/08/25 - 22:57
Bilboko Aste Nagusian 1,6 milioi bisitari izan dira aurten eta delituak %14,5 jaitsi dira
110.000 pertsonak baino gehiagok gauero ikusi dituzte su artifizialak eta 220.000 lagun joan dira kontzertuetara. Txupinazoaren egunean, 50.000 pertsona bildu ziren Arriaga Antzokiaren inguruan.
2024/08/25 - 16:04
Juan Maria Aburto: ''Aste Nagusia apartekoa izan da, jendetsua, adeitsua eta alaia''
Bilboko alkatea hiriaz eta hiritarrez "harro" agertu da. Festa parte-hartzaileak, garbiak eta seguruak izan direla nabarmendu du, eta garbiketa zerbitzuek eta Poliziak 1,6 milioi bisitarik jaiaz gozatzeko aukera izan dezaten egindako lana goraipatu du.
2024/08/22 - 14:45
Aburto: ''Bilbon soberan daude tontoak, 'soboiak', erasotzaileak, zalapartariak eta lapurrak''
"Asmo txarrak dituzten pertsona guztiak soberan daude, eta haien bila joango gara", gaineratu du Bilboko alkateak. Juan Mari Aburtok Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren lana nabarmendu nahi izan du Aste Nagusian.
2024/08/20 - 19:57
Patata tortilla lehiaketa, Aste Nagusian gehien espero den ekitaldietako bat
Aste Nagusiko lehiaketa gastronomiko jendetsuenetako bat da. Aurten 375 tortilla aurkeztu dira. Gainera, agendak jardueraz beteta jarraitzen du, txikiek eta nagusiek jaietako laugarren egun honetan goza dezaten.
2024/08/19 - 11:44
15 pertsona atxilotu dituzte Bilboko Aste Nagusiaren bigarren egunean
Bilboko alkateak egindako lehen balantzearen arabera, ez da sexu erasorik izan. Atxiloketak ebasketengatik, indarkeriaz egindako lapurretengatik eta genero indarkeria delituengatik egin dira.
2024/08/19 - 09:15
Hunkituta gogoratu du Juan Mari Aburtok Iñigo Pombo zena
Hunkituta, Bilboko alkateak esker oneko hitzak izan ditu hainbat urtetan Bilboko Udalean izan duen "bidelagunarentzat" eta bere "lagunik onenarentzat". "Herri honetako gizarte zerbitzuek asko zor diotela uste dut", nabarmendu du Juan Mari Aburtok.