Bilera-sorta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lehendakaria Gasteizko, Bilboko eta Donostiako alkateekin bilduko da asteartean, irailak 10

Goizean jasoko ditu EAJko Juan Maria Aburto eta Eneko Goia alkateak, eta PSE-EEko Maider Etxebarria, Ajuria Enea Jauregian.
Pradales Ajuria Enean. Argazkia: EFE
Pradales Ajuria Enean. Argazkia: EFE

Imanol Pradales lehendakaria EAEko hiru hiriburuetako alkateekin bilduko da asteartean, irailak 10, eta kargua hartu zuenean abiatutako bilera-sortarekin jarraituko du.

Pradalesek Ajuria Enea Jauregian hartuko ditu bihar goizean Juan Maria Aburto eta Eneko Goia Bilboko eta Donostiako alkate jeltzaleak, eta Maider Etxebarria Gasteizko alkate sozialista.

Lehendakaria Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiekin batzartu zen uztailaren 1ean, instituzioetako ordezkariekin abiatu zuen bilera-sortaren baitan.

Gainera, Eudeleko ordezkaritza batekin bildu zen uztailean bertan, Esther Apraiz presidente eta Derioko alkatearekin, besteak beste.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin ere hitz egin zuen udan, Ajuria Enean, hain zuzen ere, Gernikako Estatutua hizpide.

Aurreko astean, berriz, Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidentearekin elkartu zen, Iruñean.

Zure interesekoa izan daiteke

pello otxandiano  jone berriozabal
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gasteizko aurrekontuen onarpenean hauteskunde interesen arabera jokatzea egotzi diote elkarri EAJk eta EH Bilduk

Gasteizko aurrekontuen onarpena ika-mika iturri izaten ari da EAJren eta EH Bilduren artean. Batak besteari leporatzen diote hauteskunde interesak bultzatuta jokatu izana. Jone Berriozabal Arabako jeltzaleen buruaren arabera, EH Bilduk "argazki bat nahi zuen". Pello Otxandiano EH Bilduko ordezkariaren hitzetan, berriz, EAJk "hautu politikoa" egina du, koalizioarekin akordiorik ez ixteko. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X