Juan Maria Aburto
2024/08/15 - 15:43
Juan Mari Aburtok tradizioa bete eta aurreskua dantzatu dio Begoñako Amatxuri
Bilboko alkate Juan Mari Aburtok tradizioa bete du eta Begoñako Ama Birjinaren omenezko aurreskua dantzatu du gaur eguerdian. Milaka pertsona hurbildu dira basilikara Ama Birjinaren Jasokundearen eguna ospatzera.
2024/08/15 - 10:57
Begoñako Amatxuk 150.000 fededunen bisita espero du gaur
Bizkaiko hainbat tokitatik iritsitako 150.000 fededun inguru igoko dira aurten ere Begoñako Santutegira Amatxu bisitatzera. Tenplua gau osoan egon da zabalik eta ehunka pertsona bertaratu dira urteroko hitzordura.
2024/08/13 - 15:09
Aburtok ''erantzukizun partekatua'' eskatu du Aste Nagusian erasorik ez onartzeko
Bilboko alkateak adierazi duenez, erakundeek "ezin dute bakarrik borrokatu" gaitz horren aurka, eta, horregatik, guztien "inplikazioa" eskatu du, bakoitza bere inguruan.
2024/07/15 - 16:05
Bilboko Udalak Herritarren Segurtasunerako Ituna izenpetu du, PPren baiezkorik gabe
Udalean ordezkaritza osatzen duten alderdi guztiek sinatu dute itun berria, PPk izan ezik. Akordioak aurrekoari jarraipena emango dio, 33 neurri berrirekin.
2024/07/06 - 16:01
Sanferminetako giroa Bilbon ere ez da falta
Cafe Iruña Bilboko tabernan ere ohiko txupinazoa jaurti dute eguerdian, eta festa lehertu da Bilbo erdialdeko taberna honetan. Juan Mari Aburto alkateak jaurti du lehen txupina.
2024/06/15 - 15:36
724 urte bete ditu Bilbok
Hainbat ekitaldi antolatu dituzte Bizkaiko hiriburuaren urtemuga ospatzeko. Bandera igota hasi dituzte ospakizunak.
2024/06/10 - 15:27
Bilbok hainbat ikuskizunekin ospatuko du bere sorreraren urteurrena asteburu honetan
Aurten, argi eta musika ikuskizunak berreskuratuko dira, Arriaga Antzokiaren fatxadan eta Eleiz Museoko klaustroan soinuarekin lagundutako irudien proiekzioak eginez. Bilbok, 724. urteurrena ospatuko du.
2024/06/06 - 15:54
Akordiorik gabe amaitu da Bilbobuseko enpresa batzordearen eta enpresa esleipendunaren arteko bilera
Sindikatuek diote enpresaren proposamen berriak aurrekoa okertzen duela, eta "agerikoa da enpresak ez duela prekarietatearekin amaitzeko borondaterik". Bilbobuseko langileak greba mugagabean daude apirilaren 9tik.
2024/06/05 - 16:13
Gutxieneko zerbitzua eskaini behar duten Bilbobuseko 38 autobusetatik 24 geldirik daude, "sabotajeengatik"
Bilboko alkateak arbitrajea eskatu du "herritarren aurkako" grebari amaiera emateko, eta enpresa-batzordeak "oso larritzat" jo ditu adierazpen horiek, baita Udalaren "difamazio-kanpaina" ere.
2024/05/09 - 15:25
Aburtok ziurtatu du obra egiteko lizentzia eguneratuta zutela
Bost langile zauritu dira gaur goizean Bilboko Zazpikaleetan eraikin bateko zati bat erorita. Juan Mari Aburto Bilboko alkatea bertan izan da eta eraikinak azken inspekzioa iragan astean igaro zuela azaldu du.
2024/04/12 - 15:18
Juan Mari Aburtok eskerrak eman dizkie herritarrei ostegunean izandako jokabideagatik
Bilboko alkatearentzat atzoko jardunaldiaren balantzea "bikaina" da. Egun osoan "oso urduri" egon zela aitortu du, hainbeste jende zegoelako, baina "oso pozik" agertu da "azkenean dena ondo atera zela ikusita".
2024/04/12 - 14:02
Aburtok eskerrak eman dizkie bilbotarrei atzo izandako jarreragatik
Bilboko alkatearentzat atzoko egunaren balantzea "zoragarria" da. Onartu du egun osoan oso urduri egon zela hainbeste jende zegoelako, baina azkenean dena ongi atera zela ikusita "oso pozik" dagoela adierazi du.
2024/01/22 - 19:06
Aburtok uste du manifestazio "gehiegi" daudela Bilbon, eta espaloitik egitea proposatu du
Bizkaiko hiriburuko alkatearen esanetan, protestek "herritarren bizi kalitatea aldatzen dute", eta manifestazioak "beste toki batean edo espaloitik" egiteko eskatu du.
2024/01/19 - 14:35
Aburto ez da alkate lanetan izango datozen asteetan, aldaka ebakuntza egingo baitiote
Amaia Arregi egungo alkateordeak beteko ditu alkate lanak aldi horretan, Aburtok berak gaur jakitera eman duenez.
2024/01/09 - 13:58
Fiskaltzak hiru akusaturi dirua bidegabe erabiltzearen kargua kendu die Alonsotegi auzian
Horrela, fiskalak bere ondorioak eta zigor eskaerak aldatu ditu Laneder enpresako arkitektoarentzat eta bi ordezkarirentzat. Beste akusatu batentzat, akusazio guztiak atzera bota ditu eta azken txostenean absoluzioa eskatu du.
2023/12/11 - 11:04
Aburto, TAOren APParekin sortutako arazo teknikoei buruz: "Gaur bertan konponduko direlakoan nago"
Radio Euskadiko "Boulevard" saioari eman dion elkarrizketan, Bilboko alkateak argi utzi du TAO berria irabazi asmorik gabeko zerbitzua dela. "Trafikoa arautzeko sistema bat da", esan du.
2023/10/17 - 12:18
Momentu honetan Bilbok ez du tasa turistikorik behar, "baina agian bi urte barru bai", Aburtoren hitzetan
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak nabarmendu duenez, tasa hori ezartzeko hausnarketa prozesua abiatu behar da aurrena, datuak ondo aztertuta. Izan ere, "Bilbo ez da bere mugara heldu, baina heltzear dago".
2023/08/27 - 16:08
Pozik agertu da Bilboko alkatea 1,8 milioi pertsonak baino gehiagok hartu dutelako parte Aste Nagusian
Gertaera "larririk" ez dela izan nabarmendu du Juan Mari Aburtok eta atxiloketak % 29 igo direla gaineratu du, iaz baino % 17 delitu gutxiago izan diren arren.
2023/08/25 - 12:44
Aburtok Aste Nagusiko jaien balantze positiboa egin du
Bilboko alkateak zehaztu duenez, inoiz baino atxilotu gehiago daude jaietan, inoiz baino polizia gehiago dagoelako.
2023/08/22 - 17:37
Bilboko konpartsek "poliziaren indarkeria" salatu dute eta Aburtok agenteak "errespetatzea" eskatu du
Horrekin batera, igande gauean zerbitzuz kanpo zegoen udaltzain batek "bortizkeriaren dimentsio berri bat" eragin zuela gaineratu dute.