Juan Maria Aburto
2023/08/22 - 16:43
Patata tortilla lehiaketa izan da goizeko programaren protagonista Bilbon
Aurten ia 400 tortilla prestatu dituzte lehiakideek. Bakoitzak bere erara, orotariko tortillak aurkeztu dira. Juan Mari Aburto alkateak ere, urteroko tradizioari jarraituz, bere tortilla prestatu du.
2023/08/21 - 13:50
Aburto: "Segurtasunari lotutako intzidentzia aipagarririk ez dago momentuz"
Juan Mari Aburtok adierazi duenez, hirian segurtasun dispositibo berezia ezarri da egunotan Bizkaiko hiriburura hurbiltzen direnen segurtasuna bermatzeko. Alkatearen esanetan iaz inoizko bisitari kopuru handiena jaso zuen Bilbok eta aurten marka hori apurtu daiteke.
2023/08/18 - 22:38
Ilusioz eta ikusmin handiz bizi ditu Bilboko alkateak Aste Nagusia hasi aurreko orduak
Suak, antzerkia, Balearen desfilea eta nagusien bazkaria dira alkateak gustukoen dituen ekitaldiak. Bilboko Aste Nagusian lehen aldiz zezenketak ez dira programan agertu eta Udalak ez duela plazan balkoia alokatu esan digu.
2023/08/17 - 22:27
Eraso sexistez gain, arrazistak eta LGTBIfobikoak ere kontuan izango dituzte Bilboko Aste Nagusiko protokoloan
Juan Mari Aburto alkatearen ustez, eraso horien errealitatea ukatzen dutenen aurrean jarri behar da. "Ahotsa altxatuko dugu ezetz esateko", gaineratu du.
2023/08/15 - 15:48
Aburtok ohorezko aurreskua dantzatu du Begoñako Ama Birjinaren omenez
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak ohorezko aurreskua dantzatu du Begoñak Ama Birjinaren basilikan, urtero legez. Milaka pertsona gerturatu dira Ama Birjinaren eguna ospatzeko.
2023/08/10 - 21:28
Emakume bat atxilotu dute Bilbon, mantero bat identifikatzen ari zen udaltzain bati eraso egitea egotzita
Asteazkenean gertatu zen, 20:45ean, Kale Nagusian, hainbat pertsona lizentziarik gabe kalean saltzen ari zirela-eta udaltzainak horiek identifikatzera joan zirenean.
2023/07/03 - 11:28
Goia: "Gure herria mundura zabaltzeko balio dute Tourra bezalako jarduerek"
Erakundeek 12 milioi euro gastatu ditu Frantziako Tourra gurean hasteko, eta, horren harira, Donostiako eta Bilboko alkateek argi dute "inbertsioa" izan dela, horri esker "munduko nazioarteko mapan" kokatu delako Euskadi: "150 milioi pertsona baino gehiagok ikusi gaituzte".
2023/06/30 - 11:20
Sortutako "eragozpenek" merezi izatea espero du Aburtok eta Tourraz gozatzera gonbidatu ditu herritarrak
Bilboko alkateak onartu du ostirala eta larunbata egun zailak izango direla mugikortasunaren ikuspuntutik, eta, ahal den neurrian, ibilgailu pribatua ez erabiltzea gomendatu du.
2023/06/17 - 17:51
Gasteizko alkatetza estreinatu du Etxebarriak eta hirugarren agintaldiari ekin diote Goiak eta Aburtok
EAJk eta PSEk Euskadin adostutako itun globalak eragin zuzena izan du hiru udalen osaketan.
2023/06/17 - 13:52
Juan Mari Aburtok bere hirugarren agintaldia abiatu du Bilboko Alkatetzan
EAEko eta Nafarroako udalen osaketari ekin diete larunbat honetan udalerri guztietan. PSE-EEren bozen esker, Juan Mari Aburto izendatu dute alkate hirugarrenez.
2023/06/16 - 20:23
EAJk eta PSE-EEk akordioa itxi dute Bilbon, eta sozialistek Udaleko bost arlo zuzenduko dituzte
Konkretuki, sozialistek zuzenduko dituzte Mugikortasun eta Iraunkortasun Politiken Koordinazioa, Hiri Berroneratzea, Garapen Osasungarria, Etxebizitza eta Hezkuntza arloak, aurreko legealdian baino bat gehiago.
2023/05/28 - 12:02
Juan Mari Aburtok bere hauteslekuan eman du boza, Bilbon
EAJren Bilboko alkategaiak boza ematera joateko deia luzatu die herritarrei.
2023/05/27 - 22:44
Kanpainako buruhausteak alde batera utzi dituzte hautagaiek hausnarketa-egunean
Azken egunotan haien mezuak ozen zabaldu ondoren, kirola egiteko, senideekin egoteko edota atseden hartzeko baliatu dute eguna alderdi politikoetako hautagaiek.
2023/05/19 - 09:28
Aburto (EAJ), gehiengo osotik gertu Bilbon
Alderdi jeltzaleak hazkundea izango luke bototan, baina gehiengo osotik zinegotzi bakarrera geratuko litzateke berriz. Bestalde, EH Bilduk aurrea hartuko lioke PSE-EEri bigarren indar gisa.
2023/05/17 - 16:32
Bizkaia erakargarria egiteko helburua dutela diote EAJko hautagaiek
Elixabete Etxanobek eta Juan Mari Aburtok elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute "Bizkaiak eta Bilbok etorkizuna izan" dezaten.
2023/05/14 - 16:52
Maiatzaren 28rako hauteskunde kanpainaren lehen igandea
Hauteskundeetarako bi aste eskas falta direnean, alderdiek hauteskundeei begirako maratoiarekin jarraitu dute igande honetan, azken botoa lortu arte.
2023/04/27 - 14:30
Aste Nagusiko su artifizialen kokalekua aldatzea aztertuko du Udalak, Zazpikaleetako bizilagunen arabera
Iazko Aste Nagusian izandako suten kalteak jasan zituzten bizilagunek azaldu dutenez, lanean jarraituko dute Zazpikaleetako egurrezko eraikinen kontrako "bonbardaketa piroteknikoa" amaitzen den arte.
2023/04/23 - 17:31
Aburto: "Ez izan zalantzarik, egurra gaizkileari; jakin dadila Bilbon atxilotu eta zigortu egiten dela"
Bilboko alkate eta EAJren alkategaiak azpimarratu du bere lehentasunak "pertsonak, auzoak, jarduera ekonomikoa eta enplegua" direla.
2023/03/31 - 18:00
Kautelazko neurriekin aske utzi dute Bilbon ustez bikotekide ohiari eraso dion gizonezkoa
Ertzaintzak ikerketa lerro berriak zabaldu ditu auzian. Bien bitartean, biktima ospitalean dago oraindik.
2023/03/31 - 14:52
Ertzaintzak ikerketa lerro berriak zabaldu ditu Bilbon emakume bati egindako erasoaren kasuan
Atzo, Deustu auzoan 58 urteko bikotekide ohiari eraso egitea eta erredura larriak eragitea egotzita atxilotutako gizona epailearen aurrera eraman dute. Halaber, emakumeak larri jarraitzen du Gurutzetako Ospitalean erredura handien unitatean.