Aburto (EAJ), gehiengo osotik gertu Bilbon
EAJ gehiengo osoaren atarian geratuko litzateke berriz Bilboko udal hauteskundeetan, eta Juan Mari Aburto hautagai jeltzaleak hirugarren agintaldia erdietsiko luke, EITB Focus makroinkestaren arabera.
Alderdi jeltzalea hazi egingo litzateke bototan. Izan ere, bozen % 45,2 lortuko lituzke, duela lau urte baino 2,2 puntu gehiago, baina eutsi egingo lioke egungo zinegotzi kopuruari, 14.
Bigarren lekuan, baina urrun, EH Bildu izango litzateke. Hori bai, koalizio abertzaleak hobetu egingo lituzke 2019ko emaitzak, eta aurrea hartuko lioke PSE-EEri, 5 ordezkari eta botoen % 17,3 jasota; hau da, egun baino zinegotzi bat eta 2,2 puntu gehiago.
Alderdi Sozialistak zinegotzi kopuru bera izango luke, 5, baina 0,6 puntu galduko lituzke bototan.
Bestalde, PPk errepikatu egingo lituzke 2019ko emaitzak (3 ordezkari eta botoen % 9,4), eta Elkarrekin koalizioak zinegotzi bat gutxiago jasoko luke, 2.
Metodologia
EAEn, 6.649 pertsona elkarrizketatu dituzte udal eta foru hauteskundeei buruzko EITB Focus berezia prestatzeko. Horietatik, 1.543 Araban izan dira; 2.483, Bizkaian, eta 2.623, Gipuzkoan. Nafarroan, aldiz, 1.204 galdekatu dituzte.
Inkestak apirilaren 26aren eta maiatzaren 12a bitartean egin zituzten EAEn, eta maiatzaren 3a eta 11 bitartean Nafarroan.
Konfiantza-mailari eta beste hainbat adierazle estatistikori buruzko informazio sakonagoa ezagutzeko, kontsultatu ikerketaren PDFa.
PDF: EITB FOCUS inkesta, EAEko udalerrietako boto-asmoari buruzkoa
Zure interesekoa izan daiteke
PSE pozik agertu da Jaurlaritzak politikan, enpleguan eta etxebizitzan erabilitako politikekin
Pradalesek absentismoari buruzko herri akordioa babestu eta lanbidearteko gutxieneko soldatan "marra gorririk gabe" aurrera egin nahi du
Segurtasun ezaz eta immigrazio irregularraz hitz egin ez izana leporatu dio Voxek Pradalesi
EH Bilduk autogobernuan "lider" izan dadila eskatu dio Pradalesi
Alba Garcia: "Lehendakariak ardura gehiago bere gain hartu beharko lukeela uste dut"