Bilboko Udala
Bilboko Udaltzaingoak ohartarazi du "erne eta Ertzaintzarekin elkarlanean" dabilela Blocusen deialdiei erantzuteko
Datorren astebururako deituta omen dauden mobilizazioen aurrean, Udaltzaingoak ohar bat igorri du herritarrei eskatzeko "lasai egoteko, zuhur jokatzeko eta kontrastatu gabeko informazioa zabaltzen ez laguntzeko".
Astelehenean Bilbon izandako istiluek 65.000 euroko kalteak utzi dizkiote Udalari
Eragina 55.000 eurokoa izan da altzari publikoetan, eta horri Udaltzaingoaren moto bat gehitu behar zaio. Bestelako garbiketa- eta babes-zerbitzuen kostuak ez daude kantitate horietan sartuta.
Deustu, istiluen biharamunean: 55.000 euroko kalteak zenbatu dituzte
Goizean goizetik, udal langileek erretako autoak eta edukiontziak kendu dituzte, bart Bilbo erdigunean eta Deustu auzoan izandako istiluen ondoren. Bertan, zenbait saltokitan ere kalteak eragin zituzten. Udalaren kalkuluen arabera, istiluek 55.000 euro inguruko kalteak eragin zituzten, 38 edukiontzi erre zituzten. Gainera, bost auto kiskali ziren, eta jabeek ordaindu beharko dute konponketa.
Bilboko Zazpikaleetako 120 bat saltoki kaltetu dira larunbateko euri erauntsiaren ondorioz
Dena dela, Zazpikaleetako Merkatari, Ostalari eta Enpresen Elkartearen ustez, kaltetuak gehiago izan daitezke. Kalteak tarteko, saltoki batzuk ezin izan dituzte zabaldu.
Uholdeak Zazpikaleetan: sareak ezin du horrenbeste ur hartu, Bilboko Udalaren arabera
Larunbatean estolderiak behar bezala funtzionatu zuela adierazi du Asier Abaunzak, Bilboko Hiri Plangintza zinegotziak. 67 litro pilatu ziren bi orduan, eta ezohiko fenomeno horrek kolapsatu egin zuen sistema.
Euri erauntsia izan zenean Zazpikaleetako arketa "gehienak garbi" zeudela esan du Aburto alkateak
Alkateak azaldu du zaparrada "izugarriak" izan zirela 19:00etatik 21:00etara, eta estolderia ez zela "gai izan" ur guztia ateratzeko. "Nik ditudan datuen arabera, arketa gehienak ondo zeuden, garbi", esan du.
Etxebizitza hutsen Ondasun Higiezinen gaineko Zergari % 75eko errekargua ezarriko die Bilbok, eta % 99ko hobaria izango dute alokairura bideratutako pisuek
Egonaldi turistikoen gaineko zergari dagokionez, Bilboko Udalak karga berri bat onartu du. Horrela, 1 eta 5 euro arteko karga ezarriko zaie hoteletan ostatu hartuta daudenei; euro batekoa, pentsioetan, kanpinetan, nekazaritza turismoetan, landetxeetan eta aterpetxeetan daudenei; 3,50 eurokoa, apartamentuetan ostatu hartzen dutenei, eta 6,50 eurokoa erabilera turistikoa duten etxebizitzetan gaua pasatzen dutenei.
Aburtok akordioak defendatu ditu eta "politika onaren alde" egin du
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak elkarrizketan, akordioetan, zerbitzu publikoan eta bizikidetzan oinarritutako politika aldarrikatu du, Udalaren Egoerari buruzko azken osoko bilkuran.
Aburtok Bilbon egindako ibilbidea aldarrikatu du, eta akordioetan oinarritutako politika defendatu: "Denak ez du balio"
Alkateak hiru agintaldien balantzea egin du, eta elkarrizketan, elkarbizitzan eta herritarren zerbitzura jardutean oinarritutako politika aldarrikatu du. "Pertsona ona izan nintzela gogoan izatea gustatuko litzaidake», esan du.
EH Bilduk Maria del Rio proposatu du Bilboko alkategai izateko
EH Bilduren Bilboko Mahai Politikoak Del Rio proposatu du 2027ko udal hauteskundeetarako, "bilbotarrak erdigunean jarriko dituen eta guztiei bizi-proiektu duinak garatzea bermatuko dien ziklo berri baten buru izateko".
Nora Abetek (PSE-EE) Bilboko alkatetzarako hautagaitza aurkeztu du
Bilboko Udaleko egungo alkateorde eta PSE-EEren bozeramaileak azaldu duenez, bere hautagaitza "hurbiltasunetik, entzute-ahalmenetik eta erabakiak hartzeko gaitasunetik" sortu da.
15 pertsona atxilotu dituzte Bilboko Aste Nagusiaren bosgarren egunean, horietako bat genero-indarkeriagatik
Jaien erdira iritsita, atzo, asteazkena, hamar atxiloketa egin ziren jaigunean bertan eta bost hortik kanpo. Guztira, berrogeita hamar salaketa zenbatu dira.
Aburtok batzuek indarkeria matxistaren aurkako mezua ez bereganatzea gaitzetsi du, eta "Polizia gainean izango" dutela ohartarazi
Asteko Nagusiko lehen asteburua igarota, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak adierazi du "pozik" dagoela hiriko kaleak gainezka daudelako eta giroa pil-pilean delako. EAJk Bilboko Alkatetzarako hautagaia aldatzeko hartu duen erabakiaz ere mintzatu da, eta "normaltasunez" hartu zuela eta horrelako aldaketak politikan "normalak" direla esan du. Aurrerantzean, "Mikel Hidalgok nire laguntza osoa izango du", adierazi du.
Zuzenean: Balearen Desfilea
Balearen desfileak kolorez jantziko du Bilbo. Gaztetxoenei zuzendutako ekitaldiak hiriko kaleak zeharkatuko ditu milaka lagunek lagunduta.
Zuzenean: Bilboko Aste Nagusiko txupina
Arabako Aldundiak ez du suhiltzailerik bidaliko Madrilera, bere lurraldean sute-arriskua dagoela eta
Astelehenean Espainiako Gobernuak baliabide gehiago eskatu zituen suteei aurre egiteko, eta EAEko hiru hiriburuetako udalek, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, bat egingo dute Bizkaiak Madrilen zabaldutako dispositiboan. Bitartean, hiru aldundiek partekatzen duten helikopteroak Euskadin jarraituko du.
Bilboko Federico Moyua plazak Plaza Eliptikoa izena hartuko du
Udalak asteazken honetan jarriko ditu izen berria daramaten lau plaka plazan. Metro Bilbaok, berriz, pixkanaka egokituko ditu seinaleak eta kartelak.
Bilbok badu kartela Aste Nagusirako: "Besarkada urdin bat Bilborentzat"
Juan Manuel Martinez Rodriguezen obra abuztuaren 22tik 30era ospatuko den Bilboko Aste Nagusiaren irudi ofiziala izango da.
Bilboko udal zerbitzuetako garbitzaileek hirirako sarbidea itxi dute, San Mamesen
Bilboko udal zerbitzuetako garbitzaileek bederatzigarren greba-astea hasi dute, lan-baldintza hobeak eskatzeko.
Mikel Hidalgo izendatu dute Bilboko alkatetzarako EAJren hautagai, eta oinarrien esku geratu da berrespena
33 urte ditu eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan graduatua da. Imanol Pradalesen Lehendakaritzako kide da gaur egun. Hain zuzen ere, Nazio Batuen 2030 Agenda Euskadin aplikatzeko arduradunetako bat da.