Mikel Hidalgo izendatu dute Bilboko alkatetzarako EAJren hautagai, eta oinarrien esku geratu da berrespena
33 urte ditu eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan graduatua da. Imanol Pradalesen Lehendakaritzako kide da gaur egun. Hain zuzen ere, Nazio Batuen 2030 Agenda Euskadin aplikatzeko arduradunetako bat da.
Mikel Hidalgo; EAJren ekitaldi baten bideotik ateratako irudia.
Mikel Hidalgo Bordegarai da EAJk Bilborako proposatutako izena Juan Mari Aburto ordezkatzeko, bilbotar politikariak 2027ko udal eta foru hauteskundeetan ez dela zerrendaburu izango iragarri ondoren.
EAJk Bilboko batzarren arteko bilera izan du gaur erabakia hartzeko, 19:00etan hasita. Bizkai Buru Batzarrak Hidalgo proposatu du kargurako eta bilera horretako ordezkariek aho batez berretsi dute izendapena.
Orain, oinarriei kontsulta egingo zaie erabakia berrets dezaten. Proposamena Udal Batzarrei helaraziko zaie, eta oinarriek beste hautagai batzuk proposatu, eztabaidatu eta proposamenak bozkatuko izango dituzte, Bilboko alkategaiaren izendapen ofiziala egin arte.
Hidalgo Eusko Alderdi Jeltzalearen afiliatua da, eta EAJren Bizkaiko Exekutibako kidea ere bai.
Iazko urte amaieratik EAJk Bilboren etorkizunaren oinarriak ezartzeko garatu duen Bilbao 2040 hausnarketa-prozesuaren arduradun izan da. Prozesu horretan, hiriburuko politika, gizarte, kultura, kirol eta ekonomia arloei lotutako hainbat pertsonak parte hartu dute.
EAJk adierazi duenez, “2027ko maiatzeko udal hauteskundeak duela bi urte EAJk abian jarritako berrikuntza prozesuaren baitan ikusten ditugu. Prozesu horren ondorioz, pixkanaka pertsona eta talde berriak sartzen ari dira ordezkaritza politikoaren eta instituzionalaren eremuetan”.
Alderdi jeltzalearen ustez, “lidergo oso sendo batekin, talka garrantzitsurik gabeko gobernu-koalizioarekin, betetzen ari den programa batekin eta hiriaren etorkizunerako garrantzitsuak diren proiektuak buruan izanda” iritsi dira hauteskunde-hitzordura, eta berrikuntza honekin “etorkizuneko proiektu berri bati jarraipena eta lidergoa eman dakiokeela” uste dute.
Horregatik, “belaunaldi berri bati bide ematea” erabaki dutela azaldu du EAJk: “Alde batetik, EAJren ibilbide historikoa jasoko duena; eta, bestetik, belaunaldi berri baten nahiak, eskaerak eta beharrak ordezkatu eta horiei erantzungo diena. Bereziki 30 eta 50 urte bitarteko pertsonak, gizarte berriaren aniztasuna, familia eredu garaikideak eta harreman sozialen sareak sinbolizatzen dituztenak”. 33 urte ditu, hain zuzen ere, Mikel Hidalgok.
Mikel Hidalgoren argazkia, EAJren BBBren orritik hartua.
Nor da Mikel Hidalgo?
1993an jaioa, Bilbon bizi da. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan graduatua da Deustuko Unibertsitatean, eta euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez hitz egiten du.
PwCn (Pricewaterhouse Coopers) hasi zuen bere ibilbide profesionala, finantza-auditore gisa. Ondoren, Seed Capitalen hasi zen lanean, inbertsioen eta kudeaketa-zorroen analista gisa.
2022tik Eusko Jaurlaritzari lotuta dago. Lehendakaritzan lan egin du, Iñigo Urkullu lehendakariarekin lehenik eta Imanol Pradales lehendakariarekin gaur egun, Nazio Batuen 2030 Agenda Euskadin aplikatzeko arduradunetako bat izanik.
Hain zuzen ere, Bilbon 2030eko Tokiko Koalizioaren Idazkaritza irekitzeko prozesuan parte hartu zuen. Bulego horretan koordinatzen da agenda hori munduan tokiko mailan ezartzea, eta Nazio Batuen lehen bulegoa da Euskadin.
NBEk New Yorken duen High Level Political Forumen Euskadiren ordezkari gisa parte hartu du, garapen jasangarriaren euskal eredua eta 2030 Agenda Euskadin nola aplikatzen ari den azaltzeko. Era berean, Eusko Jaurlaritza ordezkatu du 2030 Agendaren nazioarteko topaketetan, Estatu Batuetan, Egipton eta Brasilen.
Zure interesekoa izan daiteke
Otegi: "Euskal Herriak hauteskundeetan frogatuko du antifaxista eta antiautoritarioa dela; ez dut uste partida galduta dagoenik"
Alemanian eskuin muturrak lortutako garaipenaren aurrean kezkatuta agertu da Arnaldo Otegi, EH Bilduko idazkari nagusia, Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan. Otegik ohartarazi du Espainiako eta Frantziako estatuak eskuin muturraren menpe geratzeko arriskua dagoela balizko hauteskunde orokorretan. Hala ere, "partida ez dago galduta" adierazi du, baina egoerari aurre egiteko prest egoteko deia egin du. Zentzu horretan, alderdi abertzaleek zerrenda bateratua osatzearen aldeko apustua berretsi du.
Joseba Asiron berriro Iruñeko alkategai izatea proposatu du EH Bilduk
EH Bilduren Iruñako idazkaritzak proposamen horixe aurkeztu du, “bere ibilbide profesionala, dedikazioa eta duela hamarkada bat baino gehiagotik egiten ari den lana” aintzat hartuta.
Juan Karlos Izagirre ez da EH Bilduren Donostiako alkategai izango
Izagirrek adierazi du mediku lanera itzuliko dela eta oinarrizko militante gisa lan egiten jarraituko duela.
Urte politiko berrian EAJk akordioak bilatuko dituela esan du Antxustegik
Joseba Diez Antxustegi Eusko Legebiltzarreko EAJren bozeramaileak urte politiko gogorra aurreikusi du, hauteskunde urtea izango baita. Hauteskundeek panorama zaildu dezaketen arren, akordioak bilatzen saiatuko direla adieazi du Antxustegik Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
Josu Zabala Erasun gogoratu dute Hondarribian, haren heriotzaren 50. urteurrenean
Josu Zabala Erasun 1976an hil zen Guardia Zibilaren tiroen ondorioz, Eduardo Moreno Bergaretxe 'Pertur' ETAko kidearen bahiketaren aurka egindako manifestazio batean.
Ertzain baten aurkako pintaketa bat agertu da Gasteizko bere etxe ondoan
Segurtasun Sailak poliziak seinalatzeak eta mehatxuak gaitzetsi ditu, "iraganeko garaiak gogora ekartzen dituztelako eta eraso egiten dietelako, ez bakarrik aipatutako agenteari eta Ertzaintzari, baita demokraziaren eta bizikidetzaren oinarriei ere". ESAN eta SIPE sindikatuek ere gaitzetsi dute gertatutakoa.
Agirrek "erreparazio publikoa" eskatu du Irurak Bat jauregitxoaren harira, "aurrera egitea" nahikoa ez dela iritzita
Alkatearen arabera, hilabeteotan auzi juridikotik harago joan da eztabaida, salaketa oso larriak egin baitira kaltetu diren pertsonen eta EAJren aurka; horregatik, argi esan du ez dela nahikoa gertatutakoa atzean uztea.
Lehendakariak ziurtatu du ez dagoela inolako kriminalitate antolaturik gaur egun Euskadin
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketan, Imanol Pradales lehendakariak adierazi du azken urteotako hilketak, batez ere, drogek, mendekotasunek edo genero-indarkeriak eragindako harreman pertsonalen narriadurarekin lotuta daudela. Gaur egun Euskadin ez dagoela inolako delinkuentzia antolaturik nabarmendu du.
Isuskitza mendiko gurutze frankista bota du Ernaik
Errekete frankisten omenez Isuskitza mendian (Araba) 1940an jarritako gurutzea bota du Ernaik, baita bideoz grabatu eta sareratu ere. Gazte antolakundearen arabera, “faxismoak ez du lekurik gure herrian”, eta hilaren 13an Donostian egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
Nora Abetek (PSE-EE) Bilboko alkatetzarako hautagaitza aurkeztu du
Bilboko Udaleko egungo alkateorde eta PSE-EEren bozeramaileak azaldu duenez, bere hautagaitza "hurbiltasunetik, entzute-ahalmenetik eta erabakiak hartzeko gaitasunetik" sortu da.