Albiste izango dira: 50 urte Pertur desagertu zenetik, abisu horia Araban eta Nafarroan eta Euskal Encounter hasiko da
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko uztailaren 23an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- 50 urte Pertur desagertu zenetik: Gaur 50 urte bete dira Eduardo Moreno Bergaretxe Pertur ETA politiko-militarreko kidea desagertu zenetik. 50 urte geroago, bi hipotesi kontrajarri daude mahai gainean: talde parapolizialek hil zutela eta ETAk berak desagerrarazi zuela.
- Abisu horia Araban eta Nafarroan: Euskalmetek muturreko tenperatura altuengatik abisu horia aktibatuko du gaurko Ebro ibarrean (13:00etatik 19:00etara). Bestalde Aemetek abisu horia ezarri du Nafarroa ia osoan, ipar partean izan ezik, 13:00etatik 21:00etara. Meteofrancek ez du abisurik ezarri oraingoz.
- Euskal Encounter hasiko da: BECek Euskal Encounter jaialdiaren 34. edizioa hartuko du igandera bitartean, eta 5.000 parte-hartzaile inguru biltzea aurreikusi dute antolatzaileek. Informatika eta teknologiaren gaineko makro-topaketak sareetara konektatutako 4.000 ordenagailu eta ekipo baino gehiago izango ditu, gaitasun handiko azpiegitura bati eta Euskaltelek emandako 70 Gbps-ko internet konexioari esker.