Pradales lehendakariak Espainiako selekzioan dabiltzan jokalariak zoriondu ditu, Munduko Futbol Txapelketa irabazi dutela eta
Chivite lehendakariak gaur arratsaldean harrera egingo dio Mikel Merinori.
Imanol Pradales lehendakaria Espainiako selekzioan dabiltzan euskal taldeetako jokalariekin harremanetan jarri da, Munduko Futbol Txapelketa irabazi dutela eta, eta zoriondu egin ditu "igandeko lorpenagatik".
Hala adierazi du Maria Ubarretxena Jaurlaritzaren bozeramaileak, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan. Adierazi duenez, "beti pozten gara gure kirolariek edozein diziplinatan lortutako garaipenekin".
Ubarretxenak esan du ez duela ulertzen gaiaren inguruan "eztabaida artifizialak bilatzeko dagoen nahia".
Mikel Merino hartuko du gaur Maria Chivitek
Maria Chivite Nafarroako presidenteak Mikel Merino eta Javier Lopez Vallejo kirol psikologoa hartuko ditu astearte honetan Nafarroako Jauregian.
Harrera 18:45ean izango da. Gobernuburuaren bulegoan hasiko da, agurra eta argazkia egingo da, eta ondoren Chivitek eta txapeldunek hitzartzea izango dute Tronu aretoan. Harrera 19:15ean amaituko da, Gazteluko plazara ematen duen Nafarroako Jauregiko balkoitik agurra eginda.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik