Ehunka lagun bildu dira euskal selekzioaren aldeko mobilizazioetan, Mundialeko Finalaren atarian
Goizean manifestazioa izan da Baionan eta arratsaldean Bilbon, Donostian, Eibarren, Gasteizen eta Iruñean izan dira euskal selekzioaren aldeko hitzorduak.
Hainbat plataforma eta elkartek euskal selekzioaren ofizialtasunaren aldeko mobilizazioak deitu dituzte igande honetarako, Espainiak eta Argentinak jokatuko duten Munduko Futbol Txapelketako finalaren atariko, eta ehunka lagunek egin dute bat deialdiekin.
Lehendabiziko hitzordua Baionan izan da. Zizpa gaztetxeak deituta, manifestazioa egin dute ehunka lagunek euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzeko, selekzioaren kamisetak jantzita eta ikurrinak eskuan.
7baietz! plataformak deituta, arratsaldean Hegoaldeko lau hiriburuetan izan dira manifestazioak 19:00etan hasita, partida hasi baino bi ordu lehenago.
Bilbon, La Casillatik abiatu da protesta, "Euskal Herriak ofizialtasuna. Espainolismoari ez" lelopean, eta Casilda Iturrizar parketik gertu dagoen Arte Ederren Museoan amaitu da. Hain zuzen ere, Casilda Iturrizar parkean pantaila erraldoia jarri du PPk -Bilboko Udalak ez du pantailarik jarri- eta jendea bertan biltzen hasia zen 19:30ak pasata.
Dirudienez, manifestariak pantaila erraldoia eta kableak eraisten saiatu dira. Hori dela eta, Ertzaintzak esku hartu du eta polizia-hesia ezarri du finala ikustera joan diren ehunka pertsonak babesteko.
20 pertsona identifikatu eta beste bat ikerketapean jarri dute arma zuriz egindako mehatxuengatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Donostian, Boulevardetik hasi da mobilizazioa eta Gasteizen, Faroloitik. "Euskal Herriaren biziraupena ziurtatzeko, selekzio propioaren ofizialtasuna beharrezkoa" dela defendatu dute bertaratuek.
Iruñean, kalejira irten da 19:00etan Nabarreriatik.
"Euskal Herria, ofizialtasuna"," Puta España, puta selección"," Espainola ez, ikurrina bai, "Borroka da bide bakarra" eta independentziaren aldeko oihuak entzun dira martxa guztietan.
20:50ak aldera, Ertzaintzak 35 urteko gizon bat atxilotu du Gasteizen, ertzain bati eraso egitea egotzita, finalarekin lotutako istilu batzuetan, agentea pertsona bati laguntzera zihoazenean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
"Asimilazio nazionaleko prozesu geldiezina"
Arratsaldeko protestetan, Zazpi Baietz plataformak salatu du "asimilazio nazionalaren prozesu geldiezina" garatzen ari dela, eta ordezkariek adierazi dute partida ikusteko jarritako pantaila erraldoiak horren froga direla.
Donostian, Gasteizen, Iruñean, Tuteran, Eibarren, Ermuan, Irunen, Barakaldon eta Portugaleten jarri dituzte pantailak.
"Puta España" edo "Espainolismoa borrokatu" zioten pintadak eta pankartak agertu dira partidaren aurretik horietako toki batzuetan.
"Euren inposizioaren" aurrean, "olatu berdea" defendatu du herri mugimenduak, eta gaur gauean "epaileak partidaren amaiera erabakitzen duenean, Munduko Kopa amaituko da, baina Euskal Herriak askoz partida garrantzitsuagoa jokatuko du", ohartarazi dute.
Joan den asteartean euskal selekzioaren aldeko giza-katea bultzatu zuen mugimendu honek, Gu ere bai! eta Gure Eskurekin batera, Irun eta Hendaia batuz, "Euskal Herria, gure selekzioa, gure koloreak" lelopean.
Zure interesekoa izan daiteke
Josu Zabala Erasun gogoratu dute Hondarribian, haren heriotzaren 50. urteurrenean
Josu Zabala Erasun 1976an hil zen Guardia Zibilaren tiroen ondorioz, Eduardo Moreno Bergaretxe 'Pertur' ETAko kidearen bahiketaren aurka egindako manifestazio batean.
Ertzain baten aurkako pintaketa bat agertu da Gasteizko bere etxe ondoan
Segurtasun Sailak poliziak seinalatzeak eta mehatxuak gaitzetsi ditu, "iraganeko garaiak gogora ekartzen dituztelako eta eraso egiten dietelako, ez bakarrik aipatutako agenteari eta Ertzaintzari, baita demokraziaren eta bizikidetzaren oinarriei ere". ESAN eta SIPE sindikatuek ere gaitzetsi dute gertatutakoa.
Agirrek "erreparazio publikoa" eskatu du Irurak Bat jauregitxoaren harira, "aurrera egitea" nahikoa ez dela iritzita
Alkatearen arabera, hilabeteotan auzi juridikotik harago joan da eztabaida, salaketa oso larriak egin baitira kaltetu diren pertsonen eta EAJren aurka; horregatik, argi esan du ez dela nahikoa gertatutakoa atzean uztea.
Lehendakariak ziurtatu du ez dagoela inolako kriminalitate antolaturik gaur egun Euskadin
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketan, Imanol Pradales lehendakariak adierazi du azken urteotako hilketak, batez ere, drogek, mendekotasunek edo genero-indarkeriak eragindako harreman pertsonalen narriadurarekin lotuta daudela. Gaur egun Euskadin ez dagoela inolako delinkuentzia antolaturik nabarmendu du.
Isuskitza mendiko gurutze frankista bota du Ernaik
Errekete frankisten omenez Isuskitza mendian (Araba) 1940an jarritako gurutzea bota du Ernaik, baita bideoz grabatu eta sareratu ere. Gazte antolakundearen arabera, “faxismoak ez du lekurik gure herrian”, eta hilaren 13an Donostian egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
Nora Abetek (PSE-EE) Bilboko alkatetzarako hautagaitza aurkeztu du
Bilboko Udaleko egungo alkateorde eta PSE-EEren bozeramaileak azaldu duenez, bere hautagaitza "hurbiltasunetik, entzute-ahalmenetik eta erabakiak hartzeko gaitasunetik" sortu da.
Gipuzkoako Foru Aldundia datorren astean hasiko da aurrekontuak eta neurri fiskalak negoziatzen
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarri du oposizioko taldeekin elkarrizketa sorta bat hasteko asmoa duela, lurraldeko aurrekontuen eta zenbait neurri fiskalen inguruan negoziatzen hasteko.
Lehendakariak ekonomiari, autogobernuari eta etxebizitzari buruzko akordioak planteatuko ditu alderdi eta gizarte-eragileekin egingo duen bilera-sortan
Topaketak irailaren 8tik 15era egingo dira, elkarrizketa indartzeko eta aliantzak sustatzeko helburuarekin. Nazioarteko ziurgabetasunak eta 2027ko hauteskunde-zikloak markatutako testuinguruan burutuko dira.
Imanol Pradales: "Irailaren 8an hasiko gara alderdi politiko, sindikatu eta patronalarekin biltzen"
Imanol Pradales elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. Lehendakariak bertan jakinarazi duenez, erronda politikoa irailaren 8an hasiko du, asteartean, eta bilera horietan jorratuko diren gaiak iragarri ditu.
Pradalesen ustez, Sanchezen gobernua "nokeatuta" dago, eta Ceutako krisiari erantzuna eman ezean legealdia amaitu beharko luke
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioari eskainitako elkarrizketan, alderdi politiko eta eragile sozioekonomikoekin bilera-sorta irailaren 8an hasiko duela iragarri du lehendakariak.