Martxan da Altza eta Galtzaraborda lotzen dituen Topoaren linea berria
Pasaia eta Amara arteko trenen maiztasuna handitu egin da (7,5 minuturo igaroko dira lanegunetan) eta Pasai Antxon lurpeko geltoki berria estreinatu ahal izan dute.
Topoaren Pasaiako geltokia. Argazkia: Gorka Otaegi / EITB
Gaur goizeko 07:12 zirenean jarri da martxan Altza (Donostia) eta Galtzaraborda (Errenteria) arteko Topoaren lurpeko saihesbide berria, bi kilometroko trenbide bikoitzeko zati berri bat eraiki ondoren. Horri esker, Pasaia eta Amara arteko trenen maiztasuna bikoiztu egin da, eta lanegunetan 7,5 minuturo ibiliko dira trenak.
Obrak jarraipena ematen dio 2016an Herrera eta Altza artean inauguratutako saihesbideari, eta, horrekin batera, lurpeko geltoki berri bat eraiki da Pasai Antxon. Horri esker, auzo horretako etxebizitzen ondotik igarotzen den 1912ko trenbideko biaduktua eraitsi ahal izango da, eta 3.500 metro karratuko hiri-eremua berreskuratu da.
Trazadura berriaren zati handi bat tunel batetik doa, Altzatik Galtzarabordaraino, eta bertan egungo azpiegiturarekin lotzen da. Jarduketak etorkizunean egingo diren beste lan batzuk ahalbidetuko ditu, hala nola Galtzarabordan trenbidea estaltzea eta auzo horretan geltoki berri bat eraikitzea.
Altzako "zaku-hondoa" desagertzearekin batera, zerbitzuak jarraitutasuna eta edukiera handitzen ditu, lanegunetan 136 zirkulaziotik 274ra pasatuz Altza eta Pasaia artean, eta horrek bidaiarien zerbitzuaren maiztasuna hobetzea ekarriko du.
Inaugurazio-bidaia
Ostiralean, erakundeetako ordezkariek saihesbidea martxan jarri aurreko inaugurazio-bidaian parte hartu zuten. Bertan izan ziren, besteak beste, Imanol Pradales lehendakaria , Susana Garcia Chueca, Mugikortasun Iraunkorreko sailburua, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Jon Insausti Donostiako alkatea.
Pradalesek nabarmendu zuen Topoa "beste liga batean jokatzera igaroko dela", Gipuzkoa "aitzindaria izango baita hurbiltasuneko lehen mailako tren sare bat osatzen". Gainera, bai lehendakaria bai sailburua bat etorri ziren obra hori Eusko Jaurlaritzak garraio publiko jasangarri eta etorkizunekoaren alde egindako "apustu argia" dela esaterakoan.
Eusko Jaurlaritzak finantzatutako eta Euskal Trenbide Sareak (ETS) egindako lanak Gipuzkoako trenbide-sarea hobetzeko beste urrats bat dira, Donostia eta bere metropoli-arearen arteko lotura sendotuz, lurralde-kohesioa bultzatuz eta garraio publikoaren zerbitzua hobetuz, lehendakariak nabarmendu zuenez.
Halaber, azpimarratu zuen, "hau ez da bukaera-geltoki bat", eta "aurrera egiten jarraitzeko" deia egin zuen, "hurrengo geldialditik harago begiratuz", "iristeke dagoena ilusionagarria baita".
Horrela, erreferentzia egin zien urtea amaitu baino lehen ekialde-mendebalde ardatza osatuko duen Donostiako pasabideari, Irun/Hendaia/Baiona proiektuari -"Iparraldea eta Hegoaldea lotuko dituena"-, Abiadura Handia iritsi aurreko geltoki intermodalaren amaierari eta etorkizunean trukagailuaren bidez Renfeko aldirietako sarearekin izango duen loturari.
Zure interesekoa izan daiteke
EITBk zuzenean eskainiko du abuztuko eguzki eklipse historikoa, hainbat seinale eta bi globo estratosferikorekin
Saio berezia 19:30etik aurrera izango da ikusgai ETBn, ETB ONen eta ORAINen. Horrez gain, EITBk Eklipse Gaua antolatu du Donostiako Saguesen: eklipsea zuzenean ikusteko pantailak, musika eta behaketa segururako betaurrekoak izango dira bertan.
Luciaren amesgaiztoa Bilbon: pisu "perfektua" alokatu, eta hiru egunen buruan, maula baten biktima dela konturatu
Bi seme-alaba dituen venezuelar batek 2.000 euro ordaindu ditu Deustun alokairuko etxebizitza batengatik, baina etxea apartamentu turistiko bat da berez. Iruzurgileak gutxienez zortzi pertsonari alokatu die, tartean Luciari berari. Biktima horrekin mintzatu da EITB.
Zeledon Txikik eta Edurnek giro aparta sortu dute Andre Maria Zuriaren plazan, Txikien Egunean
Ekain Gonzalez eta Haizea Lauzurica izan dira Zeledon Txikiren eta Edurneren jaitsieraren protagonistak, Gasteizko jaietako haurrek gehien espero duten ekitaldietako batean.
Kerman Villateren familiak gezurtatu egin du Gasteizko Udalak barne ikerketa egin izana
Gasteizko Mitika diskotekako atezain baten kolpe baten ondorioz hildako gaztearen familiak Maider Etxebarria alkatearen adierazpenei erantzun die, eta esan du Udalak ez duela inoiz ikerketa bat egin gertatutakoa argitzeko. Gainera, eskatutako dokumentazioa emateko eta justiziarekin elkarlanean aritzeko eskatu diote Udalari.
Ander Zubillagak omenaldia egin die Biescasko biktimei tragediaren 30. urteurrenean
Uholde batek Biescasko Las Nieves kanpina suntsitu zuen 1996ko abuztuaren 7an, Arasko sakanean bat-bateko ur-goraldi bat izan ondoren. 87 pertsona hil eta 187 zauritu ziren. Ander Zubillaga gitarrista tolosarrak 6 urte eskasekin bizi izan zuen tragedia hura.
Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzea antzeztuko dute Getarian ostiral honetan
EITBk zuzenean emango du Orain.eus atarian, ETB1en eta ETB ONen, 16:45etik aurrera, lau urtean behin egiten den ekitaldi honen berri.
Zuzenean: Eklipsea Bardean
Abuztuaren 12ko 19:00etatik aurrera, eguzki-eklipse osoaren zuzeneko seinalea eskainiko dugu Bardeatik.
Zuzenean: Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzea
Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzearen antzezpena zuzenean Getariatik, 16:45etik aurrera.
Asintomatikoa eta kontrolpean dago Galizian atzemandako hantabirusaren kasua
Pazientea, frantziar-argentinar herritar bat, ostatuan isolatuta dago, eta Osasun Ministerioa zein Galiziako Xunta haren kontaktuen jarraipena egiten ari dira.
Mila pertsona inguru etxetik atera dituzte Baionako erdigunean gas-isuri baten ondorioz
Baionako hiriguneko mila bizilagun etxetik atera behar izan dituzte bart, gas-ihesa dela eta; ondorioz, segurtasun dispositibo handia aktibatu behar izan dute. Suhiltzaileek 100 metroko perimetroa itxi dute, eta goizaldeko ordu batak arte ezin izan dute etxebizitzetara itzuli.