Zazpi eraso matxista salatu dituzte Baionako besten lehen bi egunetan
Ipar Euskal Herriko Itaiak Pontrik kalean duen erasoen kontrako babesgunean jaso dituzte salaketa horiek, bost lehen gauean eta bi bigarrenean.
Asteazken arratsaldean Baionako bestak hasi zirenetik zazpi eraso-sexista salatu dituzte Pontrik kaleko Akelarre Kafean egunotan zabalik duten babesgunean.
Horietatik bost lehen gauean bertan jaso zituzten eta beste bi salaketa jarri dituzte bart.
Itaiak gogorarazi duenez, eraso matxistaren bat jasan edo ikusi duen edonorentzat zabalik izango da babesgune hori, bestek irauten duten bitartean gauero 22:00etatik 04:00etara.
Pirinio Atlantikoetako Prefeturak datu orokorragoak eman ditu eta asteazken gauean sei indarkeria kasu izan direla iragarri du eta horietatik hiru izan direla pertsonen kontrako erasoak. Gaineratekoak borrokak lirateke. Hala ere ez du zehaztu indarkeria kasu edo eraso horiek zer nolakoak diren, ezta zer intentsitatekoak ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera