Baiona
17 atxilotu Baionan, bizitzaren garestitzea salatzeko protesten hirugarren larunbatean
3.000 lagun inguru bildu dira Lapurdiko hiriburuan. Une batean, istiluak izan dira San Izpiritu zubiaren inguruan, eta gutxienez 17 pertsona atxilotu ditu Poliziak.
Manifestazio jendetsuak espero dira berriro Ipar Euskal Herrian eta Frantziako Estatuan
Frantziako Poliziak kontrolak egingo ditu beste behin Irungo mugan, eta ilarak sortzea espero dute. Manifestazioak ere zorrotz zainduko dituzte segurtasun indarrek, aurreko asteburuetan izan diren moduko istiluak ez izateko. Hain justu, triskantza ekiditeko argudiopean, Paris erdigunean deituta zegoen manifestazioa debekatu egin dute.
Baionako manifestazioan atxikitako 11 lagunetatik 10 behin-behineko atxiloaldian dituzte
Pirinio Atlantikoetako Prefeturak salatu duenez, manifestazioaren buruan adingabeak jarri zituzten, Poliziaren kargak saihesteko. Herriko Etxearen eta Baiona Ttipiaren parean, bistakoak dira oraindik atzoko liskarren ondorioak.
Milaka lagun Baionan, bizitzaren garestitzearen kontrako manifestazioan, eta 11 atxilotu ondorengo istiluetan
Pirinio Atlantikoetako prefetak jakitera eman duenez, 4.500 inguru elkartu dira bigarrenen asteburuz jarraian Lapurdiko hiriburuan. Tentsio une batzuk izan dira Suprefeturaren atarian eta Herriko Etxearen inguruan.
Sexu-eraso baten ondoren Baionan bere buruaz beste egin zuen emakumea gogoratu dute Donostian
Donostiako mugimendu feministak deituta elkarretaratzea egin dute duela hilabete Baionan bortxaketa sufritu ondoren bere buruaz beste egin zuen emakume gaztearen heriotza salatzeko, bai eta sendiari babesa adierazteko ere. Elkartu diren herritarrek gogor salatu dute sexu indarkeriaren biktimek egiturazko babesgabetasuna pairatzen dutela.
1.200 lagun atxilotu dituzte Frantzian, ikasleen, langileen eta 'txaleko horien' protestetan
Bizitzaren garestitzea salatzeko eta hezkuntza alorrean hobekuntzak galdegiteko deitu dituzte protestak. Istilu larriak egon dira Parisen, Marseillan, Lyonen eta Limogesen, besteak beste.
Milaka lagun bildu dira Baionan bizitzaren garestitzearen kontrako manifestazioan, eta hainbat orduz itxi dute A63a
Manifestazioaren ostean, A63 autobideko 6. irteerara iritsi dira eta saihesbidea moztu dute 18:00ak arte. Ondoren, Suprefeturara joan, eta istiluak izan dira manifestarien eta Poliziaren artean.
Istiluak Baionako lizeoetan
Lecornuk ikasleen manifestatzeko eskubidea onartu du, baina azken egunetan erabilitako indarkeria gaitzetsi du, izan ere, su eman diote hainbat dendari eta dozenaka polizia eta jendarme zauritu dituzte. "Ezin da Frantziako gazteen segurtasunarekin jolastu", ohartarazi du lehen ministroak.
Ikasleen protestekin bat egin dute Baionan
Hezkuntza baldintza hobeak eskatzeko mobilizazioa joan den astean hasi zen Parisko eskualdean eta herrialde osora zabaldu da. 600 atxilotu baino gehiago eta dozenaka zauritu daude Frantzia osoan. Ikasle batek grabatutako irudiak dira.
Baionako eta Sarako herriko etxeek euskarari egindako aitortzak atzera bota ditu, behin-behinean, Paueko Auzitegiak
Euskara lekuko hizkuntza modura aitortzen duen ebazpen onartu zuen Sarako herriko etxeak uztailaren 2an eta Baionakoak 23an. Prefetaren eskariari men eginez, Paueko Auzitegi administratiboak bertan behera utzi ditu bi ebazpenak. Bi udalek helegitea aurkeztuko dute astelehenean bertan.
Itzulera Operazioa abian jartzeko eskatu dio Irunek Eusko Jaurlaritzari, AP-8 autobidean auto-ilara luzeak sortu ostean
Udalerriak plan berezia aktibatu du, eta, horren arabera, bertako ibilgailuek baino ezin dute erdigunetik zirkulatu. Cristina Laborda alkateak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio dagoeneko abian jar dezala dispositibo berezia, pilaketek udalerria "kolapsatu" ez dezaten.
Iraulitako kamioi batek 31 kilometroko auto-ilarak eragin ditu Baiona inguruan
Mila pertsona inguru etxetik atera dituzte Baionako erdigunean gas-isuri baten ondorioz
Baionako hiriguneko mila bizilagun etxetik irtenarazi dituzte bart, gas-ihes bat dela eta; ondorioz, segurtasun dispositibo handia aktibatu behar izan dute. Suhiltzaileek 100 metroko perimetroa itxi dute, eta goizaldeko ordu bata arte ezin izan dute etxera itzuli.
A63 autobidea ireki dute berriro, Girondako sutea egonkortzea lortu ondoren
Girondako sutea egonkortu izanak ahalbidetuko du Euskal Herria eta Bordele lotzen dituen A63 autobidea zabaltzea. Hala ere, SNCF tren konpainiaren abiadura handiko trenen trafikoak etenda jarraitzen du Hendaia eta Bordele artean.
Baldintzapean aske gelditu dira Biarritzen adingabeei sexu-erasoak egitea egotzita atxilotu zituzten bi begiraleak
Horietako bati sexu-erasoak egitea leporatzen dio, besteari, berriz, adin txikikoak galbidean jartzea. Fiskaltzak jakinarazi du ez diola epailearen erabakiari helegiterik jarriko, nahiz eta espetxeratzeko eskaera egina zuen. 3 eta 4 urte arteko 16 haur daude tartean.
Duela 8 eta 9 urte desagertutako gizon eta emakume banaren autoak aurkitu dituzte Aturri ibaian, haien gorpuekin
Desagertutakoak bilatzen espezializatutako GKE bateko AEBko urpekariek autoa aurkitu dute Aturri ibaian, Baionatik gertu. Haren jabearen arrastoa 2018an galdu zen. Miaketa-lanetan ari zirela, beste bi ibilgailu aurkitu dituzte urpean, eta barruan desagertutako emakume baten gorpuzkiak aurkitu dituzte.
Baionako jaien azken orduak zukutzen ari dira herritarrak, asko eta asko arnasgune berrietan
Azken txanpan sartu dira Baionako jaiak. Bosgarren egun honen ostean, gauerdian amaituko dira Leon Erregea erretiratzen denean. Igande honetan, milaka eta milaka haur bildu dira Leon Erregearen azken iratzartzean eta banden desfile jendetsuan hartu dute parte goizean baionarrek.
Elkarretaratzea egin da Baionako bestetan izandako 20 sexu erasoak salatzeko
Zazpi eraso matxista salatu dituzte Baionako besten lehen bi egunetan
Ipar Euskal Herriko Itaiak Pontrik kalean duen erasoen kontrako babesgunean jaso dituzte salaketa horiek, bost lehen gauean eta bi bigarrenean.
Albiste izango dira: Amnistia Legea, Baionako besten bigarren eguna eta samina Erronkarin
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.