Elkarretaratzea egin da Baionako bestetan izandako 20 sexu erasoak salatzeko
Igande honetan, Baionako besten azken egunean, Itaia Ipar Euskal Herriak elkarretaratzea deitu du Herriko Etxearen aurrean, jaiak hasi zirenetik izandako 20 sexu erasoak gaitzesteko.
Taldearen arabera, aurtengo bestak “bereziki bortitzak” izaten ari dira, eta tartean muturreko eraso fisikoak, hitzezkoak eta eraso homofoboak izan direla esan dute. “Baionako bestak jokaleku perfektuak bilakatzen dira egunerokoan jadanik zapalduak eta zaurgarriak diren subjektuak are gehiago zapaltzeko”, salatu dute.
“Indarkeria matxistaren kontra karrikak hartzeko momentua da” lelopean bildu dira parte-hartzaileak. Bertan, Elixabete Etxandi Itaia Ipar Euskal Herriko bozeramaileak esan du sexu erasoak normalizatuta daudela. Halaber, Baionako Herriko Etxearen protokoloak kritikatu ditu, taldearen ustez, “haserre sozialari erantzuteko” baino ez dutelako balio.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera