Guardien eta soldaten sisteman hobekuntzak jasotzen dituen akordio-proposamena aurkeztuko du Osakidetzak astelehenean
Euskadiko Medikuen Sindikatuak positibotzat jo du proposamena, baina irailerako aurreikusitako greba mugagabearen deialdiari eutsi dio, Osasun Ministerioarekin ez baitago adostasunik Estatutu Marko propioaren inguruan.
Osakidetzak mediku-taldearentzako akordio-proposamen bat eramango du Osasuneko Mahai Sektorialera astelehen honetan. Proposamen horrek guardia-eredu berri bat, atsedenaldien hobekuntzak eta hileko 300 eurorainoko soldata-igoera aurreikusten ditu.
Ekimen hau Euskadiko Medikuen Sindikatuarekin (EES) izandako aldebiko bileren emaitza da, eta langile fakultatiboen lan-baldintzak hobetzea du helburu. Testuinguru horretan, sindikatuaren babesa du, eta haien ustez aurrerapen esanguratsua da, baina ez da nahikoa haien aldarrikapenei erantzuteko.
Alberto Martínez Osasun sailburuak defendatu du lan sanitarioaren egungo antolaketa-ereduak eboluzionatu egin behar duela sistemaren behar berrietara egokitzeko, eta Osakidetza prest dagoela medikuekin gatazka sortzen ari diren alderdi batzuk arintzeko.
Hala, proposamenak barne hartzen ditu guardien nekagarritasuna aitortzea, librantza-sistema berrikustea, kontziliazioa errazteko neurriak, asistentzia-maila desberdinak parekatzea eta guardien jardueragatiko ordainsaria pixkanaka hobetzea.
Akordioa positibotzat jo arren, Medikuen Sindikatuak eutsi egin dio irailerako aurreikusitako greba mugagabearen deialdiari, Osasun Ministerioarekin adostasunik lortu ez delako medikuntzako lanbiderako Etatutu Marko propioa negoziatzeko. Eusko Jaurlaritzak prozesu horri heltzen jarraitzen dio, negoziazio-bide propio batetik, euskal osasunaren esparruan.
Akordio-proposamenaren gakoak
- Librantza bermatzea aurrez aurreko guardietan eta gaueko jarduera duten gaurdia lokalizatuetan 22:00etatik aurrera. Horiek benetako lanalditzat hartuko dira, eta ezin izango dira inola ere errekuperatu.
- Ostiral, larunbat eta jai-bezperetako librantzak guardia egin ondorengo 25 egunetan hartzeko aukera.
- Zaintza metatuen aparteko librantzak.
- Produktibitate Osagarri Finkoa sartzea guardien orduko prezioa kalkulatzean, soilik langile fakultatiboentzat. Urteko ordainsari-taulak eguneratu egingo dira eta igoera progresiboa erregistratuko da, 2028an guardiaren prezioa % 38ra igo arte.
- Zaintzak egitetik salbuesteko adina pixkanaka murriztea, 2030ean 50 urtera jaitsi arte.
- Aste barruan guardia-eguneko goizean lanik ez egitea (lanaldi arrunt hori arratsaldez errekuperatu) edo asteburuko zaintza 12 orduko 2 "guardia erdietan" abiatzea aukeratzeko aukera.
- Osakidetzako fakultatibo guztientzat hilean 300 euroko soldata-igoera aurreikusten da, pixkanaka, 2027ko uztailaren 1etik aurrera.
Zure interesekoa izan daiteke
EAJk eta PSE-EEk zerga-neurrien esparrua adostu dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako
Neurriak hiru lurralde historikoetarako dira, nahiz eta bakoitzak esparru komuna handitu edo osatu ahal izango duen bere beharren arabera. Araban eta Gipuzkoan, bi alderdi horiek oposizioko talderen baten babesa beharko dute aurrera ateratzeko.
Arropagintza azkar eta merkearen gaineko zerga berria ezarri dute Frantzian
Sheinek eta Temuk, besteak beste, jantzi bakoitzeko 50 zentimo eta 12 euro arteko zigor-tasak ordaindu beharko dituzte gaurtik aurrera.
Dieselaren prezioaren deskontua 20 zentimora igo da litroko; gasolinaren prezioaren gainekoa, ordea, 5 zentimora jaitsi
Gasolioaren prezioaren gainean ezarritako beherapen fiskala bikoiztu egingo da gaurtik aurrera, eta gasolinaren gainekoa, berriz, erdira murriztu.
Eusko Jaurlaritza abeltzainekin bilduko da berriro arratsaldean, lehortearen eragina aztertzeko
Nekazaritza elkarteek eta sindikatuek, besteak beste, EAE lehorte-eremu izendatzea nahi dute, eta neurri bereziak hartzea. Bilera 16:00etan izango da, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitza nagusian.
Garamendik (CEOE) uste du “hipererregulazioa” sektore digitalaren “drama handia” dela
Adierazi du gai honetan ez dela komeni eremu publikoa "buru" izatea, enpresen "laguntzaile" baizik.
Nafarroako adinekoen egoitzetako lehen lan-hitzarmena sinatu dute sindikatuek eta patronalak
Bost urte baino gehiago negoziatzen eman ondoren, gaur izenpetu dute hitzarmena sindikatuek eta patronalak. 5.000 langileri baino gehiagori eragingo die itunak.
Argindarraren faktura %19 garestitu da abuztuan, eta 2022tik izan duen mailarik altuenera iritsi da
Bero-boladetako eskariaren gorakadak eta gas naturalaren prezioaren igoerak erabiltzaileen batez besteko ordainagiria 14 euro inguru garestituko dute.
Asteartean jarriko da indarrean dieselaren prezioaren gaineko 20 zentimoko beherapena
Orain arte litroko 10 zentimo merkatzen zen. Erregaiaren garestitzeari aurre egitea da neurriaren helburua, uztailean % 15,7koa izan baita.
Aurtengo iraileko aldapa azken urteetako gogorrenetako izango da
Laneko itzulerarekin batera, Euskal Herriko familiek beste errealitate bati egin behar diote aurre. Izan ere, aurtengo iraileko aldapa azken urteetako gogorrenetakoa izango da. Horren erakusle, inflazioa, %4,3an kokatu da, 2023ko otsailetik ikusi gabeko zifra..
Mingain urdinaren beste foku bat atzeman dute Irungo ardi-ustiategi batean
Gaixotasun birikoa da, Reoviridae familiakoa, eta etxean zein modu basatian bizi diren hausnarkariei eragiten die.