EAEko familien gastua % 7 hazi da, garraioan eta osasunean izandako hazkundearen ondorioz gehienbat
EUSTATen arabera, 2025ean EAEko familiek, batez beste, 38.800 euro gastatu zituzten, eta kopuru horretan etxebizitzak hartu zien gastuaren herena baino gehiago (% 34,5).
Etxebizitzak, Bilbon. Argazkia: Europa Press.
EAEko familiek batez beste 38.835 euro gastatu zituzten 2025ean, aurreko urtean baino % 6,9 gehiago, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak ondu eta asteazken honetan argitaratutako familia-gastuaren inkestaren arabera.
Etxebizitzak (ura, elektrizitatea, gasa eta beste erregai batzuk barne) guztizkoaren % 34,5 hartu zuen 2025ean (13.410 euro familia bakoitzeko), elikadurara eta alkoholik gabeko edarietara bideratu zuten gastuaren % 15; hotel, kafetegi eta jatetxetara gastuaren % 11,5, eta garraiora, % 10,8.
Hain zuzen ere, garraioak izan du hazkunderik handiena: EAEko etxe bakoitzak 4.196 euro gastatu zituen garraioan 2025ean, aurreko urtean baino % 29,1 gehiago. Gainera, etxe bakoitzak 1.521 euro bideratu zituen osasunera (% 18,4 gehiago) eta 654 euro hezkuntzara (% 15,2 gehiago).
Gutxien igo den taldeen artean honako hauek daude: infomazioa eta komunikazioak (+% 1,1), aisia eta ikuskizunak ( % 1,9) eta etxebizitza, gasturik handieneko taldea izan arren, gastu orokorrean duen pisua 1,3 puntu jaitsi baitzen.
Lurraldeka, Gipuzkoako familiek izan zuten gasturik handiena: 40.917 euro eta % 11,3ko hazkundea; Bizkaian, 38.480 eurokoa (+% 4,8), eta Araban, 35.970 eurokoa (+% 5,7).
Zifra horiekin, pertsonako batez besteko gastua % 7,3 igo zen (16.642 euro), eta Espainiako batezbestekoa, berriz, 14.066 eurokoa izan zen (% 3,2 hazi zen).
Termino absolutuetan, EAEko etxeetako kontsumoko guztizko gastua 2025ean 37.010 milioi eurora iritsi zen, hau da, 2024an baino % 7,9 gehiago.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Langile bat hil da, Bilboko Portuan dagoen enpresa batean lanean ari zela