PSE-EEren eta EAJren arteko enegarren polemika, euskara dela eta
Eneko Anduezak Voxek eta PPk defendatzen duten lehentasun nazionalarekin parekatu du EAJk eta EH Bilduk adostutako Enplegu Publikoaren Legearen erreforma.
Eneko Andueza Euskadiko sozialisten idazkari nagusiak polemika piztu du, berriro ere, PSE-EEren eta EAJren artean, oraingo honetan, euskaragatik. EAJk eta EH Bilduk adostu duten Enplegu Publikoaren Legearen erreforma Voxek eta PPk defendatzen duten lehentasun nazionalarekin parekatu du Anduezak.
Halaber, akordioak Administrazioan euskararen eskakizunak handitzea baino ez duela ekarriko nabarmendu du.
Anduezaren hitzek erreakzio soka luzea eragin dute.
Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak, bart Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, hauteskunde giroan kokatu ditu Anduezaren hitzak eta biktima papera hartu izana leporatu dio.
Joseba Diez Antxustegi EAJren EBBko bozeramaileak jeltzaleen eta sozialisten arteko koalizioa "ondo" dabilela esan du, eta hauteskunde testuinguruan kokatu ditu Anduezaren adierazpenak.
Mertxe Aizpuruak, EH Bilduren Kongresuko bozeramaileak, bere aldetik, kritikatu egin du Anduezak "lehentasun nazionalaz" esandakoa. "Euskara menpeko da, eta berdintasunean egotea eskatzen dugu. Ez dago lehentasun nazionalik", nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik