Baiona prest dago zuri-gorriz jantzi eta jaiei hasiera emateko
Bost egunez hiriaren erdigunea festagune bilakatuko da, eta aurreikuspenen arabera, milioi bat lagun baino gehiago izango dira Lapurdiko hiriburuan. Egitarauan, ehunka ekitaldi; horietako bat, ETSren kontzertua, ostiral gauean udaletexeko plazan.
Sanferminak amaitu berritan, Baionako bestek hartuko dute orain lekukoa. Arratsaldeko 17:00etan lehertuko da jaia Udaletxeko plazan, eta Leon Erregeak hartuko du hiriko gidaritza ondorengo bost egunetan. Antolatzaileek adierazi dutenez, milioi bat lagun baino gehiago espero dira egunotan Lapurdiko hiriburuan.
Aurten, lehen aldiz, udaletxeko balkoiak herritarrei irekiko dizkie ateak. Gakoen jaurtitzea Marie Darrieussecq idazleak, Maya Lauqué telebista-aurkezleak eta Jean-Claude Tellechea sukaldariak egingo dute, Pantxoa eta Peio abeslarien musika lagun dutela.
Hortik aurrera, jaiek ez dute etenik izango uztailaren 19ra bitarte. Herriko karrikak txaranga, banda eta musika taldez beteko dira, ehunka ekitaldi antolatu baitituzte. Haurrek beren egun handia ospatuko dute uztailaren 16an, ostegunean, eta hilaren 17an, ostiralean, ETS talde arabarrak kontzertua egingo du Udaletxeko plazan.
Horrez gain, euskal dantza erakustaldiak eta herri-kirolak ere ez dira faltako Baiona Ttipian. Aurten, gainera, Karrikaldiak, kalean egiten den kultur ekimenak, 20 urte beteko ditu.
1.000 agentetik gora eta kontrol-eskumuturrekoak
1.000 agente baino gehiago izango dira aurten Baionako bestetan segurtasuna bermatzen. Sexu-erasoez gain, 2023an eta 2024an izandako bortizkeria kasuak saihestu egin nahi dituzte agintariek. Hala, adingabeen gurasoei "arduraz" jokatzeko deia egin diete, adin txikikoekin arazorik izan ez dadin.
Aurten ere, Baionan bizi ez direnek 15 euroko tasa ordaindu beharko dute jai-gunean sartzeko. Eskumuturrekoa doakoa da 16 urtetik beherakoentzat, herriko langileentzat eta Baionako bizilagunentzat.
Kontrol sistema uztailaren 17ko (ostirala) goizeko 10:00etatik uztailaren 19ko (igandea) gauerdira arte izango da nahitaezkoa. Asteazken eta ostegunean, berriz, sarbidea doakoa da guztiontzat. Hirian sartzeko 8 kontrol-puntu ofizial daude, eta motxilak miatu eta eskumuturrekoak banan-banan egiaztatuko dituzte horietan.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera