Albiste izango dira: Baionako bestak, sanferminen balantzea eta ika-mika PSE-EE eta EAJren artean
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko uztailaren 15ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Baionako bestak: Gaur hasi eta igandera bitartean zuri-gorriz jantziko da Baiona, hiriko bestak ospatzeko. Tradizioari jarraituz, arratsaldeko 17:00etan hasiko dira jaiak, herriko etxeko balkoitik hiriko gakoak jaurtitzearekin batera. Ostiraletik aurrera, bestagunera sartzeko 15 euro ordaindu beharko dira. Milioi bat lagun izango dira egunotan Lapurdiko hiriburuan.
- Sanferminen balantzea: Bederatzi eguneko festa-aldia amaituta, balantzea egiteko eguna da gaurkoa. 12:00etan agerraldia egingo du Joseba Asiron alkateak, festen gaineko datu nabarmenak azaltzeko.
- Ika-mika, PSE-EE eta EAJren artean: Eneko Anduezak asteartean egindako adierazpenek hautsak harrotu dituzte euskal politikan. PSE-EEren idazkari nagusiaren arabera PPk, Voxek eta euskal nazionalismoak (EH Bildu eta EAJ) "lehentasun nazionala" darabilte. EAJn, Estebanek "hauteskunde-kanpainako mitintzat" jo du Anduezaren hitzartzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera