Kontrolpean hartu dute Goizuetan piztutako baso sutea
Suhiltzaileek garrak kontrolpean hartu dituzten arren, talde bat lekua zaintzen gelditu da. Aitasemegi parajean piztutako suteak larreak eta pagadi bat erre ditu.
Goizuetan, Aitasemegi inguruan, astearte honetan piztutako baso-sutea kontrolpean hartu dute suhiltzaileek, SOS Nafarroa larrialdi zerbitzuek zabaldutako informazioaren arabera. Suak larreak eta pagadi bat erre ditu, baina ez da inor zauritu.
Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak 12:51n jaso du sutearen abisua. Sua iristeko zaila den eremu batean piztu da, eta horrek itzaltze lanak oztopatu ditu.
Suteari aurre egiteko, Cordovillako eta Goizuetako suhiltzaileak eta baso-suteak itzaltzeko brigada mobilizatu dituzte. Nafarroako Gobernuko basozainak, foruzainak eta inguruko herrietako udal-langileak ari dira parte hartzen operatiboan.
Gauean suhiltzaile talde bat lekua zaintzen gelditu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera