Heriotza kopuruak % 3,7 egin du gora Euskadin 2025ean, 23.214 hildakorekin
Eustatek argitaratutako datuen arabera, 2024an baino 822 heriotza gehiago izan dira 2025ean Euskal Autonomia Erkidegoan, eta gorakada horrek EAEko hiru lurraldeetan eragina izan du. Heriotza-tasaren hazkunde hori 80 urtetik gorakoen taldean izan da bereziki, eta tumoreak dira heriotza-kausa nagusia.
Jendea kalean. Argazkia: EFE
Euskal Autonomia Erkidegoko heriotza kopuruak % 3,7 egin du gora 2025ean eta 23.214ra iritsi da, Eustaten datuen arabera. 2024an baino 822 heriotza gehiago erregistratu dira, eta tumoreak izan dira kausa nagusia. Arnas aparatuko gaixotasunek eragindako heriotzen kopuruak % 26,5eko hazkundea izan du, eta kezka eragiten du.
Azken txosten horren arabera, lurralde guztietan hazi da heriotza-kopurua. Bizkaian izan da hazkunderik handiena, 12.515 heriotzarekin (2024an baino % 3,9 gehiago). Atzetik ditu Gipuzkoa, 7.588 hildakorekin (+% 3,6), eta Araba, 3.111rekin (+% 2,8).
40.000 biztanletik gorako udalerriei dagokienez, nabarmentzekoa da Irunek izandako % 15eko hazkunde esanguratsua (683 heriotza) eta Getxoko % 5,3koa (789 heriotza). Hiriburuei erreparatuz gero, Bilbon 4.022 heriotza zenbatu dira (+% 2,8), Gasteizen 2.314 (+% 3,4) eta Donostian 2.074rekin itxi dute urtea (+% 1,5).
Biztanleria gero eta zaharragoa
EAEko hildakoen batez besteko adina 81,7 urtekoa da, hau da, duela hamarkada bat baino 1,8 urte gehiago. Sexuen arteko aldeak bere horretan jarraitzen du: emakumeak, batez beste, 84,7 urterekin hiltzen dira, eta gizonak, 78,6 urterekin. Guztira, 11.835 emakume eta 11.379 gizon hil dira 2025ean.
Hildakoen % 65,8k 80 urte edo gehiago dituzte (15.273 pertsona). Aipatzekoa da talde horren barruan 625 lagun 100 urte edo gehiagorekin zendu direla (aurreko urtean baino 80 gehiago) ,eta horietatik % 82,9 emakumeak direla. Beste muturrean, urtebetetik beherako 32 adingabe hil dira 2024an EAEn.
Tumoreak dira heriotza-kausa nagusia
Tumoreak dira heriotza-kausa nagusia Euskadin, guztizkoaren % 26,7rekin (6.187 heriotza). Horren ondoren, zirkulazio-sistemako gaixotasunak, % 25,1ekin (5.818 hildako). Hirugarren postuan arnas sistemako gaixotasunak daude: 2.358 kasu erregistratu dituzte eta % 26,5eko hazkundea ekarri dute 2024ko datuekin alderatuta.
Tumoreak dira kausa nagusia gizonen artean; emakumeen kasuan, berriz, zirkulazio-sistemako gaixotasunak.
Jaiotza baino heriotza gehiago daude
Urteko balantze demografikoak euskal gizartea zahartu egiten ari dela agerian utzi du; izan ere, hazkunde begetatiboa —jaiotzen eta heriotzen arteko aldea— negatiboa da EAEko lurralde osoan. Jaiotza baino 9.870 heriotza gehiago daudenez, biztanleria modu naturalean gutxitzen ari da.
Lurraldeka, Bizkaiak du saldorik negatiboena, 5.888 pertsona gutxiagorekin, eta atzetik ditu Gipuzkoa (-3.034) eta Araba (-948).
Zure interesekoa izan daiteke
36 urteko euskal mendizale bat larri zauritu da Asturiasen, eskalatzen ari zela harkaitz bat erorita
Antza denez, harria emakumea zegoen tokitik 300 bat metrora goragotik erori da. Garezurreko traumatismo larria izan du, eta Asturiasko Unibertsitate Ospitale Nagusira (HUCA) eraman dute.
Epailearen aurretik igarotzeko zain jarraitzen du Azpeitiko ustezko hiltzaileak
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, larunbat goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du Ondarroako ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Ehunka lagunek harrera egin diote Freedom Flotillako ontziari Euskadin
Asteartera arte (hilak 8), Euskadin egoteko asmoa du. Egun horretan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoko beste hainbat gunetara jarraituko du. Ontziak Bilbon egingo duen egonaldian, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, besteak beste, hitzaldiak, emanaldiak, Palestinako azoka eta flotillako aktibistekin prentsaurrekoa.
25 urteko emakume bat atxilotu dute Eltziegon, bikotekidea harrapatzea leporatuta
Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote. Gertaera larunbat goizean jazo da, 07:30ak aldera. Atxilotua polizia-etxera eraman dute eta, eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.
20 urteko mutil bat hil da Lekeitioko Antzar Egunean, hesi batetik erorita; ospakizuna bertan behera utzi dute
Gaztea portuan zegoen, antzarren proba jarraitzen, eta bi metro inguruko altueratik erori da. Milaka lagun bildu dira gaur Lekeition, eta ekitaldia normaltasunez ari zen garatzen istripua gertatu den arte.
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. 200 bat lagun bildu dira inguruetan. Atxilotua aurretik ere atxilotu dute antzeko gertakariengatik.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko lehen auzialdiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.